wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Sanjuandegi auzoan uholde arriskua gutxitu, Salbe auzoko urbanizazioa erabat berritu eta aparkaleku kopurua handitu, Salbe eta Loiolabide lotuko dituen zubia eraiki, Loiolabideko oinezkoen pasealekua osatu eta Esklabetako aurrean aparkalekua bukatzear daude. Obra guzti horiekin bi auzo lotzeaz gain, inguru oso baten eraldaketa gauzatu du Udalak. Aurrera begira ere, inguru oso hori hobetzen jarraitzeko konpromisoa azaldu du. 

2006an hasi eta azken urteotan trabatuta egon den urbanizazio proiektu bati bukaera eman dio Udalak Sanjuandegiko Salbe zonaldearen urbanizazioa bukatu eta hori Loiolabiderekin lotzen duen zubia behin betiko irekita. Atzo arratsaldean egin ziren zubia behin betiko irekitzeko trafikoaren azken probak eta gaur behin betiko ireki da zubia. Lehenik autoentzat, eta Lurraldebuseko autobusak ere datozen egunotan pasatzen hastea aurreikusten da. Ia obra guztiak bukatuta badaude ere, igerilekuko zubiaren parean egiten ari diren aparkalekua bukatzen ari dira oraindik. Hala ere, datozen egunotan, saninaziotarako, bukatuta izatea aurreikusten du Udalak. 

Eneko Etxeberria alkateak Etxebeltz Izarrako eremua eraikitzeak duela hamar urte krisia medio "polemika handia" sortu zuela gogorarazi du. "Hasieratik Udalak etxe horiek eraikitzeko apustua egin zuen, eta 300.000 euro inguru ere jarri zituen etxe horien etxeatariak hobeagoak egiteko", azaldu du. Baina egin behar ziren obrak atzeratzen joan ziren pixkanaka, arazo juridiko pila  tarteko  eta etxeak eraikitzea ere zalantzan egon zen. Hori dela eta, 2010ean erabaki zen urbanizazio lanak faseka egitea.

Gaur egun, etxe gehienak salduta daude, eta horrekin batera, urbanizazio proiektua ere bukatu egin behar da. Eta bide horretan egokitu eta berritu da zonalde guzti hori. Urbanizazio guzti horren oinarrian, Sanjuandegi auzoan uholde arriskua gutxitzeko egin beharreko lanak daude. Alde horretatik, Aitor Bereziartu zinegotziak azaldu duen bezala Salbe auzoa, babestuago dago: "Ikusiko zenuten bezala urbanizazioa gorago egin behar izan dugu. Sanjuandegiko zonalde honek uholdeak jasateko arrisku handia zuen, eta hori gutxitzea izan da lehentasuna. Arrisku hori da zubiaren altueraren arrazoia ere".

Egin diren obrak

  • Ibai ondo osoa uholde arriskuetarako egokitzeaz gain, Sanjuandegitik Loiolara arteko bide zaharra erabat oinezkotu da. Hala ere, beste fase batean ibaiaren inguru hori berreskuratzeko asmoa du Udalak.
  • Salbe auzoari dagokionez, auzoko urbanizazioa erabat aldatu da, eta aparkaleku berri bat ere egin da. 40 urte ziren inguru horretan inbertsio lanik ez zela egiten.
  • Sanjuandegi eta Loiolabide lotuko dituen zubia eraiki da
  • Loiolabideko oinezkoen pasabidea osatu da
  • Aurrera begira, ibai ondoan beste oinezkoen pasabide bat eraikitzeko aukera zabaldu du Udalak
  • Esklaben aurrean, autoentzako aparkaleku berria egokitu, arazoak sortzen zituen eremu bat indartuz

Etorkizunean ere inbertsioak

Auzoa indartuta eta eraberrituta gelditu da, baina aurrera begira ere epe motzean hasiko diren obrak aipatu nahi izan ditu etxeberriak: "Igerilekua handitu genuen, eta orain, eraikinaren zati zaharra berritu eta energia berriztagarriak erabiltzeko egokituko dugu", adierazi du. 

salbe

oinezkoa

zubia

pasealekua

etorkizuneko pasealekua

esklabak