wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udala herriko zein inguruko beste hainbat enpresarekin eta Iraurgi Berritzeneko arduradunekin batera Hazparneko Lauak enpresan izan da, enpesa ezagutu eta enpresen arteko ezagutza sustatu eta lan aukerak aztertzeko asmoz. Lauak enpresa Lapurdiko enpresarik handienetakoa da; 545 langile ditu Hazparneko lantegian, baina beste 3 lantegiekin /(Frantzian eta Portugalen ditu) batera 1.500 langile inguru ditu. Aeronautikarako pieza desberdinen hornitzaile handia da eta lan eremu horretan ari diren Azpeitia eta inguruko Glual, Zubiola, Talleres Mecánicos Murua, Munibe Group eta Mecanizados Tracer enpresak izan dira egoitza bisitatzen.

“Hazparne eta Azpeitia herrien arteko senidetza sinboliko eta herritarren arteko izateaz gain, industriala, instituzionala… izateko lanean ari gara. Gure herriko enpresek Hazparnen dituzten aukerak ere lantzea dugu helburu eta horixe lortu nahi izan dugu bisita honekin”, adierazi du Eneko Etxeberria alkateak. Hazparneko enpresekin izandako lehen kontaktua izan da, baina ez da azkena izango.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information