wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Etxebeltz-Izarra eta Sanjuandegi auzoa lotuko dituen zubia behin betiko irekitzear da, baina bertatik autobusak pasatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatutako hobekuntzak bukatu eta trafikoaren noranzkoan hainbat aldaketa egiteko uztailaren 12an (asteazkena) 14:30etatik uztailaren 13 (osteguna) arratsaldera arte auzora biribilgunetik ezingo da sartu. Beraz, behin behinean, denbora horretan, Sanjuandegirako zubi berritik bideratuko da auzorako trafikoa. Ostegun arratsaldean, berriro ere itxi egingo da zubia.