wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalaren lehentasuna da ekonomia sustatuz eta herritarrek lan mundurako dituzten beharrei erantzuteko ikastaroak eskainiz, langabeziari aurre egitea. Eta nabarmena da hasitako ibilbidea bere emaitzak ematen ari dela. Bide horretan, ekainean, %8,9koa izan da langabezia. Gipuzkoako langabezia tasa %10,3koa da eta Euskal Autonomia Erkidegokoa %12,6koa. Eskualdeko beste herriekin alderatuta ere, Azpeitiak du langabezia daturik hoberena, Errezilekin batera.

Azpeitiko Udalak ekonomia suspertzeko erronkari duela bost urte heldu zion, eta ordutik milioi bat euro inbertitu du urtero. Ekonomia indartuz langabeziari aurre egiteko Udalak jarritako baliabideetan bi dira garrantzitsuenak, alde batetik, formazioa eta bestetetik sustepen ekonomikorako plana. Lan munduratzearekin lotutako ikastaroetan, saioak bukatu eta zuzenean lanean hasten direnen kopurua handia da. Eta sustapen ekonomikorako laguntzetara ere gero eta proeiktu eta enpresa gehiago aurkezten dira, bai inbertsioren bat egin asmoz edota langileak kontratatzeko helburuarekin.

“Hilabetez hilabete datua jaisten joateko lan egin dugu, eta horretan jarraituko dugu. 630 langabetu gehiegi dira, lan egin nahi duen langabetu bakarra ere ezin dugu onartu. Horretaz gain, langileen lan baldintzak ere asko hobetu beharra dugu” azaldu du Eneko Etxeberria alkateak.

Azpeitiko Udalak bide onetik doala uste du, baina hala ere, lan handia du aurretik oraindik. Aurrera begira ere, “herriko industria zaintzeko” konpromisoa du.