wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak, Landeta auzoko hainbat eskariri erantzuna eman eta gune hori eraberritzen hasteko proiektua aurkeztu zuen, bilera irekian. Auzo horretako erdigunea eraberritu, eta Azpeitia eta Atxubiagako biribilgunea lotuko dituen bidegorrian aukera desberdinak aurkeztu eta Udalak (Gipuzkoako Aldundiarekin batera) egiteko konpromisoa duen Atxubiagako biribilgunetik Urrestillara arteko bidegorriaren egiteko nahia azaldu zuen.

Landetako urbanizazioa
Landeta auzo urbanoa da etxeak daudelako, baina, aldi berean, industriagunea ere bada. Bide horretan, guztien interesak kontuan hartuta eraberritzen hasi nahi da auzoa. Hala, lehen pauso gisa Udalak proposatutakoa da Landeta Hiribidean zati bat eta Bordatxo-Mendizabal tarteko kalea eraberritzea. Hori horrela, bidea gurutzatzeko arriskuak ekiditeko zebra bideak eta falta diren espaloi zatiak egingo da, eta autobus geltoki eta zabor ontziak egoki izateko gune egokiak sortu.

Horretaz gain, Mendizabal-Bordatxo tarteko kaleko zatia egokitu nahi da. Proposamen hori kale horretan abiadura handian pasatzen diren auto eta kamioiek eragindako etengabeko kexen ondorioz eta Landeta Hiribidera duen irteera arriskutsua ekiditeko eskaerak jaso ondoren egin da. Gune horretarako aukera ezberdinak aurkeztu ziren: “Norabide bakarrekoa edo bikoa izan behar duen, itxi behar den edo ez, eta ixteaz, noiz eta zenbat denboraz auzotarrekin adostea da helburua”, adierazi du Aitor Bereziartua zinegotziak.

Urrestillarako bidegorria
Urrestillako bidegorriak bi zati ditu: alde batetik, Azpeitiko Udalak egin behar duena (Azpeititik Atxubiagako biribilgunera bitartekoa); eta bestetik, Atxubiagako biribilgunetik Urrestillara artekoa, Gipuzkoako Foru Aldundiak egin beharrekoa (Azpeitiko Udalarekin elkarlanean).

Azpeitiko Udalak Urrestillatik datorren bidegorria Azpeitikoarekin lotzeko aukera ezberdinak aurkeztu zituen, eta Udalarren ustez egokiena den zatiaren proposamena zein jakinarazi zien herritarrei. Aukera da, Landetako kiroldegi aurreko biribilgunean lotura eginda, Atxubiaga kaletik egitea bidegorria: “Aztertu ditugun aukeretatik egokiena eta herritarrentzat erabilgarriena dela iruditzen zaigu. Ez du ia aldaparik eta horrek berak erabilgarriena egiten duelakoan gaude”, zehaztu zuen Bereziartuak. Aukera ezberdinak aurkeztu ondoren, herritar eta enpresen ekarpenak jaso nahi dira, aztertu eta baloratu ondoren behin betiko aukeraketa egiteko.

Foru Aldundiari dagokion zatiaz, Bereziartuak gogorarazi zuen, herri arteko bidegorriak egitea zenean lehentasuna, eta ez herri eta auzoen artekoak, Foru Aldundiarentzat ere lehentasunezkoa izatea lortu, eta hitzarmena sinatu zutela Azpeitiko Udalak. Hori 2015ean izan zen, eta ordutik, Gipuzkoako Foru Aldundiari hitzarmen hori betetzeko eskatzen eta exijitzen ari da. Azken aldian, Foru Aldundiak dirurik ez duela esaten duenez, alternatiba desberdinak ere aurkeztu dizkietela adierazi du: “Guk dirua aurreratzea eskaini diegu, eskumena ematen badigute Udalak berak egingo duela ere esan diegu… gu ahal dugun guztia egiten ari gara, etengabean, bidegorri hori egitea lortu nahi dugulako”.

Ekarpenak, uztailaren 29ra bitartean
Proiektua eta asmoak azalduta, ekarpenak jasotzeko epea zabalik du Udalak. Hala, uztailaren 29 bitartean udaletxean bertan, Hirigintza sailean zein Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. e-postaren bidez ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek. Informazio gehiago nahi duenak ere udaletxera jo dezake horretarako.

Proiektuaren dokumentazioa

Bidegorri proposamena

Landetako urbanizazio proposamena