wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azken hilabete luzeetako obrak bukatzear dira. Beraz, herriko inguru oso bat eraldatu duen proiektua gauzatu da. Sanjuandegi eta Etxebeltz auzoak lotuko dituen zubia egina eta dago, eta ibilgailuen zirkulazio egokia bermatzeko egin beharreko probak ere duela zenbait egun egin ziren, azken baimen eta burokrazioa bukatu ostean egun gutxi barru irekiko da. Salbe auzoko urbanizazio berritua ere bukatuta dago, eta Loiolarako bide zaharra ere oinezkotu da. Denbora gutxian, Etxebeltz etxearen ondoan autoentzako aparkaleku berria ere izango da, eta Loiorako ibai ondoko pasealekua osatuta izango da.

2006ko proiektua da Sanjuandegi auzoan uholde arriskuak gutxitzeko obrak egin eta Etxebeltz izarrako urbanizazioarekin lotzea. Iaz, zubia eta bestelako urbanizazio lanak egin aurretik bi aldeetako auzotarrekin bilera irekia egin zen proiektua azaltzeko. Obrak hasi ostean ere, hainbat bizilagunek horrela eskatuta bilerak egin dira.

Autobus geltokia Sanjuandegin
Azken hilabetean, autobus geltokiarekin sortu da eztabaida bi auzoetako bizilagunekin. Alde bateko zein besteko hainbat bizilagunekin banaka bilerak egin ostean, ekainaren 7an, bilera irekia egin zuen Udalak, herritarren gehiengoaren nahia zein zen ikusteko. Autobus geltokia aldatzeko kontsentsu nahikorik ez dagoela ikusi zuen Udalak orduan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ere zubitik autobusak pasatzeko arazo teknikorik ez dagoela baieztatu ostean, autobus geltokiak bere ohiko geralekua izaten jarraituko du Sanjuandegin. Bileran bertan jakinarazi zuten udal ordezkariek hori, eta ondoren aurkeztutako alternatibak aztertu ostean ere horixe jakinarazi zitzaien bi auzoetako ordezkariei. Hala ere, parte hartzerako ordenantzak arautzen dituen pausoen bidez proposamenak egin ahalko dira.

Autobusen joan-etorria egokitzeko eta hobetzeko, ordea, Foru Aldundiak eskatuta, hobekuntza batzuk egin behar dira, eta horretan hasiko da bihar bertan Udala. Horretaz gain, trafikoan ere aldaketa batzuk egin behar dira. Egokitzapen horiek bukatzean, autobusak berriro Sanjuandegin izango dute geltokia.