wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Auren ere ekainaren 28an, LGTBQ kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. 1969ko ekainaren 28ko gauean, New Yorkeko Stonewall pubean, transexual, lesbiana eta gay talde bat matxinatu zen, poliziek eginiko abusuak salatu eta haien eskubideak aldarrikatzeko.

Egun hau beraz orain arteko lorpenak ospatu eta oraindik lortu gabe ditugun oinarrizko eskubideak aldarrikatzeko eguna dugu. Azpeitiko Udalak ozen aldarrikatu nahi du, sexu portaerak eta joerak libreki aukeratzeko dugun eskubidea. Eta, bereziki, aitorpen bat egin nahi dio gayen, transexualen, transgeneroen, bisexualen eta queer-en mugimenduari, baita mugimendu feministari ere, horiek jakin baitute sexu eskubideen alde borrokatzen, eta jendarte multzoak sexuari, generoari eta sexu ohiturei buruz dituen estereotipoen kontra egiten.

Lan horri esker, aurten jauzi handiak eman direla uste dugu. LGTBQ+ pertsonen eskubideen aitortza bidean:


- Martxoan Espainiako Diputatuen Kongresuan tratu berdintasunerako eta diskriminazioaren aurkako Lage Integralerako proposamena aurkeztu zen.
- Maiatzean LGTBI berdintasunaren aldeko Lege Proiektua erregistratu zen espainiar Gorteetan.
Hala ere, asko dira oraindik eskubide urraketak:
- 70 herrialdetan sexu harremanak zigortzen dituzte, eta 11 herrialdetan heriotza zigorra jasotzen dute.
- Eraso fisiko eta psikologiko larriak eguneroko ogi dira gure jendartean.
- Trans kolektiboaren patologizazioa.
- Familia homoparentalek pairatzen duten bazterketa, ugalketarako teknikei, adopzioari eta filiazioari dagokionez.

Sexua, generoa eta sexualitatea norberaren identitatearen osagaiak direla adierazi nahi dugu, eta beraz erabateko askatasunez aukeratu beharrekoak. Oinarrizko giza eskubideei buruz ari gara beraz!

Horregatik, Azpeitiko Udalak konpromiso hauek hartzen ditu bere gain:

  1.  Geure egitea pertsona lesbiana, gay, transexuala eta transgeneroen eskubide eta askatasun publikoak defendatzearen aldarrikapena, sexu joera eta identitate ezberdinak normalizatzeko helburuarekin. Horren adierazgarri, ekainak 28an udaletxeko balkoian ostadar koloreko ikurra jarriko dugu.
  2. Informazio eta sentsibilizazio kanpainak indartzea lesbiana, gay, transexual eta transgeneroekiko jarrerak aldatu eta aurreiritzi eta susmoak ezabatzeko. Aurten “Alu ulu” antzerki emanaldia eskainiko dugu Dinamoan ekainaren 28an.
  3. Prestakuntza programen edo bestelako tresna batzuen bidez beharrezko baliabideak ematea Azpeitiko ikastetxeei eta hezitzaileei, bazterketa prebenitzeaz gain, ikasleen nortasuna, afektibitatea, sexualitatea eta harremanak osotasunez garatu ahal izateko. Horretarako hezkidetza, tratu onak eta sexualitatea programa indartuko dugu, aurrekontua handituz.
  4. PLAX! Sexu aholkularitza zerbitzua indartzea, azpeitiar guztiok gure sexualitatea eta harremanak askatasunez bizitzeko baiabideak eskaintzeko.
  5. Azpeitiarrei dei egitea ekainaren 28rako mugimendu feministak antolatu dituen ekimenetara parte hartzera.