wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Gipuzkoako Mendi Federazioak eskaintzen dute Joxe Takolo Beka 2001etik goi mailako mendiko egitasmoak bultzatzeko. Urtez urte gero eta proiektu gutxiago aurkeztu izan dira, eta iazko beka Lagun Onakek jaso zuen bekaren inguruko azterketa egiteko. Bekari zenbait aldaketa egin ostean, uztaila eta abuztua bitartean aurkeztu ahal izango dira aurtengo bekak, eta irailean jakinaraziko da irabazlea.

Iazkoak "inflexio puntua" markatu zuela esanez hasi da Estitxu Elduaien Kiroletako batzordeburua. Iazko bekara proiektu bakarra aurkeztu zen, eta mahai teknikoak beka jasotzeko nahiko kalitate ez zuela iritzita baztertu egin zen. Hala, Lagun Onak Mendi bazkunak zuen eta Udalak elkarbanatzen zuen kezka bati heldu eta bekaren inguruko azterketa egiteko bideratu zen iazko beka. "Urte guzti hauten alpinismoari eta goi mailako mendizaletasunari lotutako proiektu garrantzitsuak gauzatu dira Joxe Takolo bekaren bidez, baina azken urteotako gainbeheraren arrazoiak jakiteko azterketa interesgarria egin dute", adierazi du Elduaienek. Mendizaletasunaren bilakaera aztertu, eta Joxe Takolo Beka eguneratzeko proposamenak egin dira. 

Aitor Unanue Lagun Onakeko lehendakaria izan da proiektuaren koordinatzaile eta bultzatzaile nagusia, eta berak azaldu ditu azterketaren nondik norakoak, ondorioak eta proposatutako neurriak. Datu interesgarri ugari utzi ditu ikerketak. Alde batetik, eta hasteko mendizaletasunaren diagnosiak berak klabe ugari eskaintzen ditu bekaren gainbehera ulertzeko. Honakoak dira ondorio nagusiak: 

• Joxe Takolo bekara aurkezten diren proiektuak, goi mendia, abentura, zientzia, esplorazioa eta bere zabalkundearekin zerikusia dutenak izango dira (alpinismo klasikoa, mota guztietako eskaladak, eskia, BTT, kayak,espeleologia, zientziak, parapente….) Proiektu hauek ahal den neurrian originalak, esploratzaileak eta dibulgatiboak izan beharko dute.

• Beka irabazi duen proiektu edo jarduerak bistan eraman beharko du bekaren zigilua edo logoa beste laguntzaileekin batera.

• Behin jarduera burututakoan, honen zabalkundea egin beharko da. Azpeitiko Lagun onak MB-n eta Tolosako Antxon Bandres bidaiarien txokoan proiektuari buruzko xehetasunak azaltzeko, alegia.

• Bekara aurkezten den proiektuaren partaideak mendiko profesionalak balira, proiektuak ezingo luke partaideen jarduera profesionalarekin zerikusirik izan.

• Bekaren deialdia burutzen den unetik eta proiekturik aurkeztuko ez balitz, bekaren dirua Joxe Takoloren irudia berritzera eta zabaltzera edota Joxe Takolo bekaren zabalkunderako erabiliko da.

• Behin jarduera burututakoan, honen zabalkundea egin beharko da. Azpeitiko Lagun onak MB-n eta Tolosako Antxon Bandres bidaiarien txokoan proiektuari buruzko xehetasunak azaltzeko, alegia.

• Bekara aurkezten den proiektuaren partaideak mendiko profesionalak balira, proiektuak ezingo luke partaideen jarduera profesionalarekin zerikusirik izan.

• Bekaren deialdia burutzen den unetik eta proiekturik aurkeztuko ez balitz, bekaren dirua Joxe Takoloren irudia berritzera eta zabaltzera edota Joxe Takolo bekaren zabalkunderako erabiliko da.

• Beka irabazle izan diren proiektuen zabalkunderako, proiekzio sare bat osatzea bailaraz bailara bai proiektu irabazlea eta Joxe Takolo beka zabaltzeko.

• Komisio teknikoak urtez urte bekaren diagnosi txiki bat eta oinarrien eguneraketa bat egin beharko du, beka eguneratuta egon dadin.

 

Aurtengo beka, abian

Ikerketa bukatu bitartean ez dute aurtengo bekarako deialdia luzatu. Ikerketa duela zenbait aste aurkeztu zuten Lagun Onakoek Mahai teknikoan, eta dagoeneko beka bera ere abian da. Aurreko plenoan onartu ziren behin-behineko oinarriak, eta alegazio epea bukatu ostean deialdi ofiziala egingo da(uztailean egitea aurreikusten dute). Hala ere, behin-behineko oinarriak kontsultatu eta bekara aurkezteko proiektuak prestatzen hasteko deia egin die bekaren sustatzaileek mendi eta abentura zaleei. ç

Aldaketekin eta bekaren eguneratzearekin abiatzeko bekaren irudia sortu da, eta Joxe Takoloren izena eta izana daramatzan bekaren zabalkundea bermatzeko neurriak hartu dira. 

 

DOKUMENTAZIOA

Bekaren behin-behineko oinarriak

Lagun Onak MBk egindako ikerketa

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information