wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Euskal herriko hamaika txokotan bezala, Hazparnen ere herriko festak izan ohi dira sanjuanetan, eta danborrada ospatzen dute; Azpeitiko 60 bat laguneko taldeak parte hartuko du igandeko jaian.

30 urteko senidetza ospatzeko ekitaldien artean, lehenetakoa sansebastianetako danborradan Hazaparneko umeek parte hartzea izan zen. Egun ederra izan zen bi herrien senidetza plazara ateratzeko. Horren bueltan, Hazparneko San Joan festetan izango da Azpeitiko 60 bat laguneko taldea. Barrenetxea, Oilo Soro, Sanjuandegi, Zokoa, Basazabal, Alkartasuna, Loiolabidezar, Gure Ametsa, Harkaitza, Etxerat, Arrantzaleak eta Gastadoreetako kideak joango dira beren jantzi eta guzti. Igandean goizeko 8:00etan abiatuko dira Azpeititik Hazparnera bi autobus festaz gozatzera. Danborjoleekin batera joango da Jainekin txaranga ere.