wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Uztailaren 1ean hasiko da aurtengo Azpeitia Dantzan Itsasi dantza taldearen emanaldiarekin. Itsasikoentzat gainera, emanaldi berezia izango da, 40 urte betetzen ditu taldeak, eta taldean ibilitako dantzari ohi ugariren parte hartzearekin osatu dute emanaldia.

Herriko hiru dantza talderen emanaldiarekin osatu da aurten ere Azpeitia dantzan-en edizioa. Hiru saio eta ehundaka herritar izango dira dantzan uztailean. Itsasi, Joxe Mari Orbegozoren saloiko dantza taldea eta Sahatsaren emanaldi paregabeak izango dira ikusgai, uztailaren 1ean, 9an eta 15ean. "Hiru taldeoi eskerrak eman nahi dizkizuet Azpeitia dantzan bezalako ekimenetan parte hartzeagatik. Osasuntsu dago dantza gurean, iaz Sahatsak 40 urte bete zituen, aurten Itsasik beteko ditu eta bi talde horien ibilbidean ehundaka eta ehundaka herritarri irakatsi diote dantzan, boluntario lanean. eta oraindik ere aktibo eta indartsu zaudeten taldeak zarete, eta herriari eta kulturari ekarpen garrantzitsua egiten diozue", azaldu du Josu Labaka Kultura batzordeburuak. 

Jose Mari Orbegozok ere momentu ikaragarrian dagoela azpimarratu nahi izan du Labakak: "Duela gutxi kategoria desberdinetako hamaika dominarekin itzuli zen herrira, orduan egin genion ongietorri txiki bat, baina Azpeitia Dantzanen baitan, sari horiek guztiak herritarrekin ospatzeko aukera paregabea izango du. 

Sokak darrai, uztailaren 1ean

Itsasi dantza taldearen 40. urteurrena ospatzeko aktibo dauden dantzariek eta dantzari ohiek osatutako ikuskizuna antolatu dute. "Dantzari ohiak gonbidatzea pentsatu genuen ospakizun honetarako, eta uste baino jende gehiago apuntatu da", azaldu du Leila Iraolak. Deialdiaz enteratu ez denak dantzarako aukerarik ez du izango, baina ondoren egingo duten afarian izen emateko aukera zabalik dagoela azpimarratu nahi izan du. Emanaldian Euskal Herri osoko dantza tradizionaletik abiatu eta dantza modernoagoak ere eskainiko dituzte, uztailaren 1ean, 19:00etan Soreasun. 

 

Saloiko dantzak, uztailaren 9an

Hamaika lurraldetako dantza latinoak eskainiko ditu saloiko dantza taldeak. 4 urtetatik hasi eta 75 urte arteko 240 herritar inguru izango dira Soreasuko taula gainean uzatailaren 9an, 20:00etatik aurrera. 

 

Sahatsa plazan, uztailaren 15ean

Iazko esperientzia ona ikusita dantza kalean egite hori errepikatzea erabaki dute Sahatsakoek. Hala, Sindikatu Zaharretik abiatuko dira 20:00etan, plaza txikian Bidasoako zenbait dantza egin ostean, kalejiran plazara joango dira, han euskal herriko osoko dantza desberdinekin osatutako emanaldia eskaintzeko.