wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Damaso plazaren zorua eta garajeetako sabaia konpontzeko obrak hasita dira. Plazaren erabilera publikoa kontuan izanda, beste hainbat gunetan egin izan duen bezela aurrekontuaren %30ari egingo dio aurre Udalak.

Azken urteotan garajeetan hezetasunarekin dituzten arazoei irtenbidea emateko Damaso 1 eta 10 arteko etxeatarietako bizilagunekin adostuta berritzen ari dira plaza. Plazaren eraberritzea pasatu den astean hasi zen eta lau bat hilabeteko obra izatea aurreikusten da. Obra osoaren aurrekontua 515.000 eurotakoa da: "Udalak ezarrita duen irizpideari jarraituz aurrekontuaren %30a ordainduko du, legez gaineko zoladura ordaintzera bakarrik behartuta badago ere", adierazi du Josu Labaka zinegotziak.