wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Azpeitiko Udalak eta herriko ikastetxeek oinarrizko kirola bultzatzeko konpromisoa berresten duen hitzarmena sinatu berri dute. Hitzarmen horren helburua da ikastetxe guztietan ekintza hori dinamizatu, ikastetxe guztien artean agenda diseinatu eta ikasturteko ekintzetan koordinatuta aritzeko baliabideak izatea.

Horretaz gain, Eskola Kiroleko ia ekintza guztiak herriko kirol klubekin batera garatzen saiatzen dira, eta ikastetxeek zein Udalak elkarteak ere eskertu nahi izan dituzte egiten duten lanagatik. "Kirolean emaitza izugarriak lortzen ditugu Azpeitian, igerian, saskibaloian, lasterka, futbolean... eta horren guztiaren oinarrian txikitatik kirolerako zaletasuna lantzeko ikastetxe zein elkarteek duten konpromiso da", adierazi du Eneko Etxeberriak.