wrapper

Oharrak

Maiatzaren 27an, ospatuko du da 'Emakumeen Jabetze eskoletako ikasturte amaierako jaialdia'. Urtero bezala, emakumeek urte osoan zehar partekatu, ikasi eta hausnartu dutenaren emaitza herriratzeko ekimena da jaialdia.

Aurten ere, Jabetze eskolak harrera oso ona izan dute emakumeen artean; emakumeen errealitatera ikuspegi feminista batetik hurbildu, eta maila pertsonal zein kolektiboan aurrerapausoak emateko tresna egokia direla baieztatu da.

Gainera, Emakumeen Txokoak 5 urte bete dituenean, indarberritu eta proposamen berriekin etorri da. Espazio honek, elkar ezagutzeko, harremanak egin eta sendotzeko, barre egin eta protagonista izateko, (edo barre eginez protagonista izateko), zainduak izateko gorputza askatzen dugun bitartean... hori guztia gauzatzeko aukera eskaintzen du. Herritar guztiei irekita dago, eta eskaintza zabala izaten da bertan.

Honela, ikasturte osoko ibilbidea borobiltzeko ospatuko da maiatzeko jaialdia. Eta izaera berezia emango zaio, gainera. Maiatzaren 27ko jaialdia, emakumeak kirolaren esparruan burutzen ari diren ekimenak plazaratzeko aukera izan nahi du. Kirolean aritzeko aukerak zabaldu nahi dira, eta aukera horiei plaza bat eskaini. Hona hemen aurtengo egitaraua:

Eguna: Maiatzak 27, zapatua


10:30 Emakume txokoko logo berrituaren aurkezpena.

11:00etan, Bertso-pilota saioa Frontoi Txikin.

Batetik Patri Espinar eta Alaitz Badiola.
Bestetik Madi Mendizabal eta Eneritz Arrieta.
Botillero lanetan eta bertsotan Iratxe Ibarra eta Andoni Egaña.

12:30ean, Emakumeek herri-kirol Erronka: Herri ezberdinetako emakumeak parte-hartuko dute. Herriko Plazan.

14:00etan, Bazkaria: Txartelak salgai izango dira, Parekidetasun Sailean eta Emakumeen Txokoan. Sanagustin Kulturgunean.

Gonbidapena luzatu nahi zaie, egun honetan ospatuko diren ekimen desberdinetan parte-hartzera:
- Emakumeen herri-kirol erronkan parte-hartu nahi izanez gero, Azpeitiko taldean parte hartzeko aukera zabalik dago
- Bazkarirako txartelak salgai izango dira 20 euroren truke. Ikasle, langabe edo zailtasun ekonomikoak dituztenei 10 eurotako prezio berezia egingo zaie.

Erronkan parte-hartzaile moduan apuntatzeko, edota bazkarirako txartelak erosteko, Udaletxeko Parekidetasun Sailean eta Emakumeen Txokoan aukera izango da.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information