wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Urtero gisa, maiatzaren bigarren igandean, atzo, egin zuten Herri Urrats, Seaskako Ikastolen festa. Eta beste behin ere Azpeitiko Udalak ez du huts egiterik nahi izan. Hala, atzo goizean, Ainara Larrañaga, Mikel Ibarzabal eta Aitor Bereziartua zinegotziak Hur Gorostiaga Seaskako zuzendariarekin elkartu ziren eta jakinarazi zioten, Azpeitiko Udalak 1.500 euroko laguntza eman diola Herri Urratsen bidez, Seaskari.

Udalak bideratutako dirua zein atzo hainbat eta hainbat euskaltzaleren laguntzaz bildutakoa Baionako Bernat Etxepare Lizeoa laguntzeko izango da. Izan ere, Seaska eraikin berri bat egiten ari da eta helburua da Seaskako lehen sare profesionala edota Lanbide Heziketa zikloak eskaintzea han.

"Momentu hauetan, tokiko ekonomia indartzeko ezinbestekotzat jotzen dugu Azpeitiko Udalean formakuntza; horretan ditugu jarrita begiak eta baliabideak. Eta nola ez, Seaskako Ikastolen pauso estrategiko garrantzitsu horrekin bat egiteaz gain, lagundu nahi ditugu, eta beste urte batez hemen gara, azpeitiarron laguntza eskaintzen", adierazi zuen Aitor Bereziartua zinegotziak.