wrapper

Oharrak

Maiatzaren 17an Homofobiaren eta Transfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatu ohi da, eta egun horren harira Azpeitiko ikastetxe guztiek (Karmelo Etxegarai Ikastola, Iraurgi Ikastetxea, Ikasberri Ikastola eta Urola Ikastola) eta Udaleko Gazteria eta Parekidetasun Sailek Naizena naizela, maitatua! ekimena aurkeztu dute gaur. Ekimen honekin, aniztasuna ukatzen duten homofobia eta transfobia moduko indarkerien aurrean, norbera den bezalakoa izateko askatasunaren aldeko aldarria egia da helburua.

Egun hori ospatzen da duela 27urte Munduko Osasun Erakundeak (OMS) homosexualitatea buru-gaixotasunen zerrendatik ezabatu zuelako, eta horixe ospatzeko antolatzen da egun hori: "Baina baita ere oraindik homofobia eta transfobiaren aurrean egiteko dugun lana oroitarazteko", adierazi du Leire Goenaga Hezkuntza zinegoatziak.

Homosexualitatea eta transexualitatearen errealitateak gure jendartean bisibilizatzen hasia badira ere, "homosexuala edo transexuala izatea errealitate gogorra da oraindik ere gure haur eta gazte askorentzat", azpimarratu du. Datuek argi erakusten dute indarkeria homofobo eta transfoboaren indarra eskola-garaian:

  • Euskal gazteen artean egindako ikerketek erakusten duten moduan, Homosexual eta transexualekiko aurreritzi negatiboak oso zabalduta daude oraindik ere.
  • Gazte homosexual gehienek onartzen dute eskolan jazarpena jasotzen dutela, eta gertuko inguruan, familian, lagunartean... nahikoa babesik ez dutela jasotzen.
  • Haur eta gazte transexualen suizidio-saiakera tasa bere adineko gainerako haur eta gazteena baino 8 aldiz handiagoa da, eta 3 aldiz handiagoa haur eta gazte homosexualen kasuan.
  • Haur homosexual eta transexualek sexu-gehiegikeriak jasotzeko arrisku handiagoa dute.

"Baina, gainera, garrantzitsua da konturatzea homofobiak eta transfobiak gu guztiongan eragiten duela", gaineratu du Estitxu Elduaien zinegotziak. "Homofobiak zigortzen eta debekatzen du gure seme-alabek (eta bereziki mutilek) nahi duten jolastailua, nahi duten kirola, nahi duten laguna aukeratzea, maricon edo marimutil bezalako irainen mehatxupean".

Maiatzaren 17ko ekimenarekin "guztiok garela ezberdinak, guztiok gara bakarrak mundu honetan, eta garen moduan maitatuak izatea merezi dugula, izan homosexual, transexual, gonak jantzi...", aldarrikatu nahi dute. 

Herri ekimen horren aurreko asteotan, bai herriko ikastetxeetan zein gazteria zerbitzuetako ludoteka eta gaztelekuetan,gazteekin homofobia eta transfobiaren gaia landuko da, tutoretza eta tailer bereziekin.

Ekitaldi nagusia, berriz, maiatzaren 17an bertan ospatuko da Plaza Nagusian, eguerdiko 12:45ean. Herriko DBH eta Batxilergoko ikasle, irakasle eta gurasoekin ekimen laburra egingo da, eta herritar orok har dezake parte. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information