wrapper

Oharrak

Agenda 21en baitan, urtero bezala gai baten bueltan ekintza eta hausnarketa desberdinak egin dituzte herriko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Batxillergoko ikasleek.

Ikasturtean  klima aldaketaren baitan ekintza eta lanketa desberdinak egin dituzte, eta gaur Eneko Etxeberria alkatearekin eta Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotziarekin bildu dira, beren hausnarketen berri eman, eta hartu dituzten konpromisoak azaldu eta gai honen inguruko lanketan Udalari gomendioak emateko. 

Ideia leihaketako sarituak

Udaletxera egindako bisita baliatu da Ideia Lehiaketaren sarituen berri emateko ere. Maila guztietako ikasleek izaten dute lanak aurkezteko aukera, baina bigarren urtez jarraian, Lehen Hezkuntzako ikasleek soilik aurkeztu dituzte lanak. Guztira 15 proiektu aurkeztu dira, eta epaimahaiak azaldu duenez zail izan dute saritua nor izan den erabakitzen. Azkenean Iraurgi Ikastetxeko 3A gelako gaztetxoak izan dira saridunak, eta gaur bertan jaso dute Urbaibaira egiteko txangoaren diploma. 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information