wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

2017-2018 denboraldiko helduentzat opor programa abian jarri du Imsersok eta eskaerak gaurtik ekainaren 7a bitartean egin daitezke. Egon daitezkeen plaza hutsak betetzeko asmoz, ekainaren 8an berriro zabalduko da izen-emate epea eta 2018ko otsailaren 26a. Iazko denboraldian izena eman zutenek, ez dute berriz eskaera orria bete beharrik, Imsersok datuak badituelako. Gainontzekoek, bi bide dituzte eskaerak egiteko; alde batetik, Internet bidez, https://sede.imserso.gob.es helbidean eta bestetik, berriz, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (2. solairua) 08:30etik 14:00etara bitartean.