wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

Soreasuko sormen guneko obrak bide onetik doaz
Ekainean ekin zioten Soseasuko sormen gunea egokitzeko obrei, eta bide onetik aurrera lanak. Hasiera batean 2019ko uda alderako irekitzeko moduan izatea aurreikusten zen kultur espazio berria, baina orain, udaberri alderako bukatuta izatea espero
Familiei zuzenean eragiten dieten zerga eta tasak izoztu eta jarduera ekonomikoari dagozkionak
Azpeitiko Udalak behin behinean astearteko ohiko udalbatzan onartu zituen 2019ko urtarrilaren 1eatik aurrera indarrean izango diren ordenantza fiskalak. Orokorrean, familie eragiten dien tasa eta zergak izoztu egin dira, eta jarduera ekonomikoari
Urriaren 15ean itxiko da etxebizitzen alokairurako udal laguntza eskatzeko epea
Etxebizitzen alokairurako laguntzak eskatzeko epea urriaren 15a bitartean itxiko da. Udal dirulaguntza linea horren eskaitzaileek urtero egin behar dute eskaera udaletxean (Herritarren Arreta Zerbitzuan, lehen solairuan). Beraz, aurreko urteetan
arreta zerbitzua
denbora neurtuz
azpeitia turismoa
azpeitia enplegu

Merkataritzako eskualdatzeen inguruko ikastaroa izango da datorren astean, Azpeitian

Urola Erdiko merkataritza mahaiak, eskualdeko merkatariei bideratuta, erretiroa eta eskualdaketa gaiaren inguruan 2 jardunaldi informatibo antolatu ditu azken asteetan. Bigarrena 'Merkataritza: Negozioen balorazioa eta eskualdatzea' lemapean urriaren 25ean egingo da Sindikatu Zaharrean. 

Gehiago irakurri

Jatorri desberdinetako herritarrak elkar ezagutzeko asmoz, Bizilagunak programa egingo da azaroaren 11n; izen ematea zabalik izango da urriaren 29ra arte

2012. urtetik urtez urte gero eta Euskal Herriko txoko gehiagotan egiten den programa da Bizilagunak. Aurten, azaroaren 11n egingoda herri desberdinetan jatorri desberdinetako herritarrak batzen dituen ekimen hori eta urriaren 29ra arte izango da parte hartu nahi dutenentzat izen emate epea zabalik (Gizarte Zerbitzuetan). SOS Arrazakeriak Azpeitiko Udala gonbidatu du herrian ekimena sustatzera eta erronkara batzea erabaki du, jatorri desberdinetako herritarrekin lan egiten duten eragileekin elkarlanean. "Jatorri ezberdineko herritarren arteko elkar ezagutza sustatzeko balio du, aurreiritziak bertan behera utzi eta kultura ezberdinen aberastasuna batzeko. Interesagarria da horregatik, herritarren arteko elkarbizitza hobetzeko eta kultura aberastasuna indartu eta ezagutarazteko", adierazi du Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Egitasmoa sinplea da; mahai baten bueltan, bazkaria egiteko biltzea jatorri desberdinetako familiak.

Gehiago irakurri

'Karakola' itxuraldatuta

Irailaren hasieratik eraldaketa pozesuan izan da Olazko Amaren plaza eta Etxe-Alai lotzen dituen 'Karakola'. Hasierako mantenu eta berritze lanez gain, ingurua itxuraldatu da; pintatuta. Artea kaleratuta. "Inguru berezia da, desberdina, baina azken urteotan inguru hori goxotu eta beste itxura bat emateko neurriak hartzen aritu gara. Hormigoiak eragiten duen hoztasun bisuala apurtzeko asmoa izan dugu aspalditik", azaldu du Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako zinegotziak. Hala, azkenaldiak landareriaren bidez posteak-eta estaltzeko neurriak hartu dira.

Orain, berriz, artearen bidez, pinturaren bidez, beste itxura bat eman zaio inguruari. Gustura da emaitzarekin: "Horrelako zerbait egin dugun lehen aldia izan da. Artea kalera ateratzeko eta ingurune degradatu bat berritu eta erakargarri bihurtzeko aukera ona zela pentsatu genuen hasieratik. Emaitzarekin gustura gaude, eta aurrera begira herriko beste zenbait txokotara zabaltzeko aukerak aztertuko ditugu".

Gehiago irakurri

Harremanok hezkidetza programaren baitan, antzerki foroa, ikasleentzat

Herriko ikastetxeek Udalarekin elkarlanean, duela hainbat urte abian den Harremanok hezkidetza programaren baitan, hezkidetza, sexualitatea eta harremanak lantzen dituzte, bestetak beste, ikasturtean zehar. Iaz hezkidetza programa hori osatu asmoz, lehen aldiz, antzerki foroa egin zuten, eta izan zuen harrera ona ikusirik, aurten ere errepikatuko da.

Gaur goizean izan dute bi taldek antzerki foroa, udaletxeko 5. solairuan. Bertan, Alu ulu antzerkia ikusteko aukera izan dute, eta ondoren, taldeka jarri eta beren hausnarketak egin dituzte Batxilergoko lehen mailako ikasleek. Gaurko saioez gain, bihar ere saio gehiago egingo dira. 

Hezkidetza lantzeko programa herriko beste hainbat eragilerekin ere ari da gauzatzen, eta azaroan, EPAko helduen eskolako ikasleentzat ere egingo da antzerki foroa. 

 

Gehiago irakurri

Trikitiari buruzko eskualdeko artxiboa eta dokumentala ontzen ari da Tirkigiro elkartea

Trikigiro trikiti elkartea sortzeko zutela oraindik, hasi ziren Azpeitiko zein eskualdeko trikitiaren inguruko dokumentala ontzen. Lan erdiak eginda, gaur eman du elkarteak egiten ari direnaren berri. Aurkezpenean, ondoan izan dute Josu Labaka Azpeitiko Udaleko Kultura zinegotzia babesa ematen: "Lehenik eta behin proiektu guzti honen atzean lanean ari zareten guztioi eskerrak eta zorionak eman nahi dizkizuet. Trikigiro elkartea sortzear zela egin genuen lehen bilera, oraindik ere guzti honi forma ematen ari zinetela. Orain poztekoa da artxiboaren eta dokumentalaren proiektua aurrera doala ikustea, eta poztekoa da hartutako ibilbidea sendotzen eta eskualdera zabaltzen eta eragile gehiago batzen ari direla ikustea". 

Gehiago irakurri

Urriaren 19an ekingo dio Plazatarrak ekimenak ikasturte berriari

Urrian hasiko da berriro  'Plazatarrak' proiektua. Iazko ikasturteko balorazio positiboa egin zuten parte hartzaileek zein Udal arduradunek, eta hasierako helburuei segika. Haur eta beren gurasoei zuzendutako ekimena da; elkarrekin aisiaz eta herriaz gozatzeko aukera eskaintzea da helburua. Giro lasaian, jolaserako eta lagunartean herriko espazio publikoak, batez ere plazak berreskuratzea da asmoa. Eta pixkanaka ari dira helburua lortzen, horregatik, eskaintza horrekin jarraitzea erabaki da

Aurtengo lehen Plazatarrak urriaren 19an, ostiralean, egingo da, 17.:30etik 19:30era eta perretxikoan elkartuko dira parte hartzaileak eta  Ginkanan parte hartuko dute. Parte hartzeko, ordea, izena eman behar da urriak 17, asteazkena, baino lehen Ludoteketan edo Gazte Informazio Bulegoan.

Aurreko urtean bezala, HH5 eta LH6 bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzendutako ekintza izango da eta 4 umeko gutxienez arduradun batek eman beharko du izena eta ekintzan parte hartzera konprometituko da.

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information