wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

Ostiralera arte luzatuko da festetan lan egiteko izen emate epea
Azpeitiko Udalak udako herriko festetako jaiak irauten duten epealdirako hainbat eginkizunetarako pertsonak kontratatzeko beharra du. Helburu zehatz horretarako deialdia egin du eta interesa duten pertsonek izena eman ahalko dute Azpeitiko Udaleko
Oposizio lehiaketa bidez brigadako lau postu betetzeko izen emate epea irekita, uztailaren 24ra arte
Bihartik uztailaren 24ra bitartean (egun hori barne) udaletxeko lehen solairuan, Herritarren Arreta Zerbitzuan (7:30etatik 15:30era, astelehenetik ostiralera) izango dute interendunek izen emateko beharrezko dokumentazioa aurkezteko aukera. 
LGTBQ+ kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko Nazioarteko Egunaren harira, Udal adierazpena
Auren ere ekainaren 28an, LGTBQ kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. 1969ko ekainaren 28ko gauean, New Yorkeko Stonewall pubean, transexual, lesbiana eta gay talde bat matxinatu zen, poliziek eginiko abusuak salatu
arreta zerbitzua
denbora neurtuz
azpeitia turismoa
azpeitia enplegu

Loiola helmuga turistiko gisa ezagutarazteko plan estrategikoaren baitan Inaziotar ondareari buruzko bisita gidatua eta proiektuaren aurkezpena egingo dira ostegunean

Uztailak 19an arratsaldeko 18:30etatik aurrera, burutuko den inaziotar ondarearekin lotutako doako bisita gidatua egingo da. Ondarez-eko Juan Bautista Mendizabal jaunak eramango du aurrera bisita. Horren aurretik, proiektuaren aurkezpen labur bat eta herritarren artean egin den inkestatik lortutako emaitzen kontraste sesio labur bat egingo da Azpeitiko udaletxeko lehen solairuko pleno aretoan. 

Gehiago irakurri

Disziplina anitzetako 7 proiektu gauzatuko dira aurten, Sorkuntza bekaren bidez

Urtez urte gero eta eskaera gehiago ditu Sorkuntza Bekak. Aurten, disziplina oso desberdinetako 15 proiektu aurkeztu dira, eta  zazpi izan dira sarituak. "Beka eskuratu dutenak zoriondu nahi ditugu, baina beka jaso ez dutenei ere adierazi nahi diegu segitzeko beka eskatzen, eta sormena lantzen. Aurten ez da posible izan denak laguntzea, baina jarraituko dugu baliabideak eskaintzen", adierazi du Josu Labaka Kultura zinegotziak. 

Gehiago irakurri

Udako ikastaroen baitan, herri hezitzaileez eta kultur transmisioaz hausnartu eta hainbat proiektu ezagutzeko aukera izango da datorren astelehen eta asteartean

Azpeitiko Udalak EHUko udako ikastaroen baitan antolatuta, datorren astelehen eta asteartean 'Herriak eta kaleak, gizarteak eraikitzeko plazak. herri hezitzaileak eta kulturgintzaren transmisioa euskal herrian Herrietan garatzen diren hainbat ekimen, proiektu eta politikaz hausnartu nahi da ikastaroan, hezkuntza eta kultura ikuspegitik bereziki' ikastaroa egingo da Miramar jauregian, Donostian. Ikastaroaren helburua da herri hezitzaile kontzeptuaz erreflexioa egin eta herrietan garatzen den hezkuntza, balio, kultur transmisio eta sormenaz hausnartzea.

Gehiago irakurri

Ostiralera arte luzatuko da festetan lan egiteko izen emate epea

Azpeitiko Udalak udako herriko festetako jaiak irauten duten epealdirako hainbat eginkizunetarako pertsonak kontratatzeko beharra du. Helburu zehatz horretarako deialdia egin du eta interesa duten pertsonek izena eman ahalko dute Azpeitiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Eskaerak aurkezteko epea: uztailaren 13ra arte luzatu du (egun hori barne).

Gehiago irakurri

CALDERERÍA AIZGO S.L : Jarduera ezartzeko eskaera Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko lege orokorraren ara-bera tramitatu behar dena.

Jarduera ezartzeko eskaera Euskal Herriko Ingurugiroa babesteko lege orokorraren ara-bera tramitatu behar dena.

Eskatzailea: Jone Miren Zubizarreta Echezarreta (CALDERERÍA AIZGO S.L.).

Jarduera: Galdaragintza lantegia.

Lekua: Anardi area - 6 eta 7 pabiloiak.

Aipatu Legeko 58 atalaren arabera, herrita-rrak jakinaren gainean jartzeko epe bat zabal-duko da, jarduera hori dela-eta beren burua eragindakotzat jotzen duten guztiek egokiak diren oharrak egin ahal ditzaten. Espedientea hamabost laneguneko epean egongo da ikus-gai Udaleko Idazkaritzan bulego-orduetan. Epe berean erreklamazioak ere aurkeztu ahal izango dira Erregistro Nagusian.

Azpeitia, 2018ko uztailaren 11 - ALKATEAK -

 

Iragarkia

Gehiago irakurri

Udan ere familia ekintzak izango dira Ekoetxean

Udan ere familientzako ekintzak eskainiko ditu Ekoetxeak. hala, uztailaren 15ean landareen hazkuntzarako teknika japoniar bat, Kokedama, sortzeko aukera izango dute 6 urtetik 12urtera arteko haurrek eta beren familiek. Abuztuaren 26an, berriz, artoa aletu, ehotu, artaburuaren hostoekin eskulanak egin eta taloa egiten ikasteko aukera izango da. Bi ekintzetarako plazak mugatuak dira eta aurrez izena eman behar da (943 81 24 48 da Ekoetxeako telefonoa).

Gehiago irakurri

Sokin Baserria berreraikitzeko eskaera.

Jendearentzako argibideak

Ana Galarraga Leundak Azpeitiko Loiola au­zoa, 98ko Sokin baserria berreraikitzeko eskaera egin du, erantsitako proiektu teknikoa kontuan izanik.

Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 30 artikuloaren arabe­ ra, herritarrak jakinaren gainean jartzeko epe bat zabalduko da, proiektu hori dela-eta beren burua eragindakotzat jotzen duten guztiek egokiak diren oharrak egin ahal ditzaten. Es­ pedientea hogei laneguneko epean egongo da ikusgai Udaleko Idazkaritzan bulego-ordue­ tan. Epe berean erreklamazioak ere aurkeztu ahal izango dira Erregistro Nagusian.

Azpeitian, 20l8ko uztailaren 9an. -ALKATEAK-

Iragarkia

Gehiago irakurri

Ostiralean bukatuko da babestutako etxebizitzetan izena emateko epea

Udalak eraikiko dituen etxebizitza babestuetan izena emateko epea bukatzear da. Uztailaren 13ra arte izango da udalak eraikiko dituen babes ofizialeko zein tasatutako etxebizitzetan izena emateko aukera. 

Gehiago irakurri

Ekainaren 5eko Udalbatzaren laburpena

Azpeitian, 2018ko ekainaren 5ean, Udaletxeko bilkura-areto nagusian elkartu da Udalbatza Osoa lehenengo deialdian eta ohizko bilkuran, aztergai-zerrendako gaiak eztabaidatu eta erabakitzeko. Eneko Etxeberria Bereziartua alkate-udalburua buru dela, eta Udalbatza Osoa osatzen duten zinegotzi denak bertan direla, bat ezik.

Honako akordioak hartu dira:

1.- Udalaren lanpostu zerrendan zerbitzu orokorrak departamenturako balio anitzeko lehen mailako 4 ofizial hautatzeko oinarriak eta deialdia onartzea.

2.- Azpeitiko Udalaren eta Dendartean elkartearen arteko hitzarmena onartzea Azpeitiko merkataritza indartzeko.

3.- Azpeitiko Udalerrian ekonomia sustatzeko 2018ko diru-laguntzaren deialdia onartzea.

4.- Etxebizitzak alokatzeko 2018ko diru-laguntzen deialdia onartzea.
5.- Gure esku dago gizakateak aurkeztutako mozioa onartzea.

6.- Ez dago galdera eta erregurik.

Azpeitia, 2018ko ekainaren 29a
UDALAREN IDAZKARIA,

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information