wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Haurrentzako eskainiko diren igeriketako hainbat ikastarotarako izen emateak datorren astean irekiko dira

Urriaren 1ean irekiko da abenduko igeriketa ikastaro trinkoetan izena emateko epea. 4-13 urte bitarteko haur eta gaztetxoei zuzenduriko ikastaroak izango dira. Ikastaroak azaroaren 26tik abenduaren 18ra izango dira (egunero).

4 eta 7urte bitartekoentzako ikastaroa 17:30etatik 18:20 izango da eta 8 eta 13 urte bitartekoentzakoa 18:20tik 19:10ra. Bazkideentzako prezioa 54,08 €koa izango da eta bazkide ez direnentzako 94,66 €a izango da.

Gehiago irakurri

Udalak gogor salatzen du atzo Bilbon gertatutako hilketa matxista

Azpeitiko Udalak atzo Bilbon gertatu zen hilketa matxista salatu nahi du gogor. Maguette Mbeugouk 25 urteko emakumea hil du bere bikotekideak eta Euskal Herrian bere bikotekideak hildako zazpigarren emakumea izan da. Udalak hildakoaren senitarteko zein gertukoenei beren elkartasuna adierazteaz gain, herritar guztiak eraso horiek salatzeko antolatu diren ekimenekin bat egitera animatu nahi ditu. Bide horretan, Udalak bat egiten du gaur Basanderiek deituta, 19:00etan plazan egingo den kontzentrazioarekin.

Gehiago irakurri

Udal Euskaltegian izena emateko azken egunak

Azpeitiko Udal euskaltegian oraindik ere eman daiteke izena. Pasa den astean bukatu bazen ere izen emateko epea, hainbat taldetan oraindik ere bada aukera izena emateko. Talde ugari sortu dira, baina B2, C1 eta C2 mailetako taldeetan izena ematera animatu nahi da jendea; taldeak osatzear daudelako. 

EUSKARAZ IKASTEA, DOAKOA

Duela zenbait urte jarritako beka sistemaren bidez, euskaraz ikastea doakoa da Azpeitian: "Oso herri euskalduna gara, gure tamainan euskaldunenetakoa, eta horrela izaten jarraitu nahi dugu. Euskaraz gara, eta euskaraz ez dakitenei edo jakinagatik, hobetu nahi dutenei euskara debalde ikasteko aukera eskaintzea da gure konpromisoa", azaldu du Josu Labaka Euskara zinegotziak.

Gehiago irakurri

Bolumen handiko hondakinen zerbitzuaren bidez biltzen dena, erakusgai

Bada urtebete, dagoeneko, bolumen handiko hondakinak biltzeko zerbitzua aldatu zela, beraz, egoeraren berri emateko garaia da. Urtebetean bolumen handiko hondakinen bilketak hobera egin du: berrerabiltzen diren hondakin kopurua hirukoiztu egin da, eta zabortegira bideratutakoa erdira jaitsi da. Biltzen dena erakusteko, ostirala bitartean erakusketa izango da Udal erakusketa aretoan (Betharram).

Gehiago irakurri

Aldakaitzeko ariketa fisikorako parkean, doako saio irekiak egingo dira makinen erabilera ona bultzatzeko

Herritarren bizimodu aktibo eta osasuntsua sustatzen segitzen du Udalak. Bide horretan, Azpeitia Ibili edo Kirol Orientzaio Zerbitzua bezalako eskaintzak sustatzen ditu. Herritarren bizitza aktiboa bultzatu asmoz, udan, pauso bat gehiago eman eta Loiolan, Aldakaitz baserriaren ondoan, Loiolan, ariketa fisikoa eta aisialdia lotzen dituen parke osasuntsua jarri zuen. Datorren astean, urriaren 2 eta 5ean, parkeko makinen erabilera ona nola egin azaltzeko orduerdiko lau saio ireki egingo dira, 14 urtetik gorako herritarrentzat. Interesa duenak zehaztutako ordutegian bertara agertzea besterik ez du. Saioak doan izango dira, eta euria egin arren, Maider Aizpurua saioen gidaria bertan izango da.

SAIOAK

URRIAK 2 (asteartea)

1.saioa, 15:30-16:00
2. saioa, 16:00 - 16:30


URRIAK 5 (ostirala)

1. saioa, 11:15-11:45
2.saioa 11:45-12:15

Gehiago irakurri

Kalitate handiko MetalTop jaialdia egingo da urriaren 12 eta 13an

Ostiral arratsean aurkeztu zen urriaren 12 eta 13an egingo den II. MetalTop jaialdia. Bi egun horietan, gaztetxo zein helduentzako bost ikastaro, bi kontzertu eta erakusketa izango dira Azpeitian. Josu Labaka Kultura Batzordeburuak "herriko kultura aberastera" datorrela topaketa azpimarratu zuen: "Eskerrak jaialdi hau posible egiten duzuen guztioi. Honen atzean mimoz egiten den lan handia dago. erreferentzia lortzen ari da ekimen hau, eta egiteko modu hauetan, herritik sortutakoa bultzatuz, ibilbide bat egiten ari gara", adierazi zuen. 

Agustin Jimenez antolakuntzako kideak Udalaren jarrera "txapela kentzeko modukoa zela" azpimarratu zuen. "Elkarlan estua dugu. Behar ditugun azpiegitura eta baliabideak askura jartzen zaizkigu eta ohorea da elkarlan hau. Beti ez baita horrela izan", gaineratu zuen. 

Gehiago irakurri