wrapper

Maiatzaren 4ra arte bete ahal izango dira alde zaharreko trastelekuei buruzko galdetegiak
Atzo, apirilak 15, alde zaharreko bizilagunekin bilera egin zuten Nagore Alkorta alkateak eta Mikel Odriozola zinegotziak. Alde zaharra bizigarriago egiteko asmoz, trasteleku komunitarioak egiteko proiektua du esku artean udalak, etxeen
HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

Haur eta gaztetxoentzako ipuin kontaketa saioei hasiera emango zaie asteazkenean, Liburutegien Nazioarteko Egunean

Haur eta Gaztetxoen liburu zaletasuna suspertzeko Azpeitiko Udal Liburutegiak ipuin kontaketen XXIX. urteurrena ospatuko du eta hainbat ipuin kontaketa saio antolatu ditu, haur eta gaztetxoentzat. Lehen saioa asteazkenean izango da, Liburutegien Nazioarteko Egunean, eta 18:00etatik aurrera Ixabel Sarobe izango da ipuin kontalari,4-8 urte bitarteko gaztetxoentzat.

Gehiago irakurri

Ibilgailu eta oinezkoentzako aldaketak izango dira Goiko Kale eta Aranean, astelehen goizean

Alberdieneako obrak direla eta, oinezkoentzako zein zama lanetarako ibilgailuen joan etorrian aldaketak izango dira astelehen goizetik eguerdira bitartean.Grua bat jarri behar dute lanekin jarraitzeko, eta grua jarri bitartean iraungo dute aldaketek. 

Oinezkoek ezingo dute Olazko Amaren plazatik Artzubia aldera Artetxe aurretik pasatu. Zama lanetarako ibilgailuek, errebalera joan behar badute, ohi bezala egin beharko dute, eta udaltzaingoa izango da trafikoa erregulatzen. Goiko Kalera joan behar dutenek, berriz, plazan gora sartu beharko dute. 

Gehiago irakurri

Merkataritzako eskualdatzeen inguruko ikastaroa izango da datorren astean, Azpeitian

Urola Erdiko merkataritza mahaiak, eskualdeko merkatariei bideratuta, erretiroa eta eskualdaketa gaiaren inguruan 2 jardunaldi informatibo antolatu ditu azken asteetan. Bigarrena 'Merkataritza: Negozioen balorazioa eta eskualdatzea' lemapean urriaren 25ean egingo da Sindikatu Zaharrean. 

Gehiago irakurri

Jatorri desberdinetako herritarrak elkar ezagutzeko asmoz, Bizilagunak programa egingo da azaroaren 11n; izen ematea zabalik izango da urriaren 29ra arte

2012. urtetik urtez urte gero eta Euskal Herriko txoko gehiagotan egiten den programa da Bizilagunak. Aurten, azaroaren 11n egingoda herri desberdinetan jatorri desberdinetako herritarrak batzen dituen ekimen hori eta urriaren 29ra arte izango da parte hartu nahi dutenentzat izen emate epea zabalik (Gizarte Zerbitzuetan). SOS Arrazakeriak Azpeitiko Udala gonbidatu du herrian ekimena sustatzera eta erronkara batzea erabaki du, jatorri desberdinetako herritarrekin lan egiten duten eragileekin elkarlanean. "Jatorri ezberdineko herritarren arteko elkar ezagutza sustatzeko balio du, aurreiritziak bertan behera utzi eta kultura ezberdinen aberastasuna batzeko. Interesagarria da horregatik, herritarren arteko elkarbizitza hobetzeko eta kultura aberastasuna indartu eta ezagutarazteko", adierazi du Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Egitasmoa sinplea da; mahai baten bueltan, bazkaria egiteko biltzea jatorri desberdinetako familiak.

Gehiago irakurri

'Karakola' itxuraldatuta

Irailaren hasieratik eraldaketa pozesuan izan da Olazko Amaren plaza eta Etxe-Alai lotzen dituen 'Karakola'. Hasierako mantenu eta berritze lanez gain, ingurua itxuraldatu da; pintatuta. Artea kaleratuta. "Inguru berezia da, desberdina, baina azken urteotan inguru hori goxotu eta beste itxura bat emateko neurriak hartzen aritu gara. Hormigoiak eragiten duen hoztasun bisuala apurtzeko asmoa izan dugu aspalditik", azaldu du Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako zinegotziak. Hala, azkenaldiak landareriaren bidez posteak-eta estaltzeko neurriak hartu dira.

Orain, berriz, artearen bidez, pinturaren bidez, beste itxura bat eman zaio inguruari. Gustura da emaitzarekin: "Horrelako zerbait egin dugun lehen aldia izan da. Artea kalera ateratzeko eta ingurune degradatu bat berritu eta erakargarri bihurtzeko aukera ona zela pentsatu genuen hasieratik. Emaitzarekin gustura gaude, eta aurrera begira herriko beste zenbait txokotara zabaltzeko aukerak aztertuko ditugu".

Gehiago irakurri

Harremanok hezkidetza programaren baitan, antzerki foroa, ikasleentzat

Herriko ikastetxeek Udalarekin elkarlanean, duela hainbat urte abian den Harremanok hezkidetza programaren baitan, hezkidetza, sexualitatea eta harremanak lantzen dituzte, bestetak beste, ikasturtean zehar. Iaz hezkidetza programa hori osatu asmoz, lehen aldiz, antzerki foroa egin zuten, eta izan zuen harrera ona ikusirik, aurten ere errepikatuko da.

Gaur goizean izan dute bi taldek antzerki foroa, udaletxeko 5. solairuan. Bertan, Alu ulu antzerkia ikusteko aukera izan dute, eta ondoren, taldeka jarri eta beren hausnarketak egin dituzte Batxilergoko lehen mailako ikasleek. Gaurko saioez gain, bihar ere saio gehiago egingo dira. 

Hezkidetza lantzeko programa herriko beste hainbat eragilerekin ere ari da gauzatzen, eta azaroan, EPAko helduen eskolako ikasleentzat ere egingo da antzerki foroa. 

 

Gehiago irakurri