wrapper

Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko,

AzpeitiaOroimena

Jatorri desberdinetako herritarrak elkar ezagutzeko asmoz, Bizilagunak programa egingo da azaroaren 11n; izen ematea zabalik izango da urriaren 29ra arte

2012. urtetik urtez urte gero eta Euskal Herriko txoko gehiagotan egiten den programa da Bizilagunak. Aurten, azaroaren 11n egingoda herri desberdinetan jatorri desberdinetako herritarrak batzen dituen ekimen hori eta urriaren 29ra arte izango da parte hartu nahi dutenentzat izen emate epea zabalik (Gizarte Zerbitzuetan). SOS Arrazakeriak Azpeitiko Udala gonbidatu du herrian ekimena sustatzera eta erronkara batzea erabaki du, jatorri desberdinetako herritarrekin lan egiten duten eragileekin elkarlanean. "Jatorri ezberdineko herritarren arteko elkar ezagutza sustatzeko balio du, aurreiritziak bertan behera utzi eta kultura ezberdinen aberastasuna batzeko. Interesagarria da horregatik, herritarren arteko elkarbizitza hobetzeko eta kultura aberastasuna indartu eta ezagutarazteko", adierazi du Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. Egitasmoa sinplea da; mahai baten bueltan, bazkaria egiteko biltzea jatorri desberdinetako familiak.

Gehiago irakurri

'Karakola' itxuraldatuta

Irailaren hasieratik eraldaketa pozesuan izan da Olazko Amaren plaza eta Etxe-Alai lotzen dituen 'Karakola'. Hasierako mantenu eta berritze lanez gain, ingurua itxuraldatu da; pintatuta. Artea kaleratuta. "Inguru berezia da, desberdina, baina azken urteotan inguru hori goxotu eta beste itxura bat emateko neurriak hartzen aritu gara. Hormigoiak eragiten duen hoztasun bisuala apurtzeko asmoa izan dugu aspalditik", azaldu du Josu Labaka Zerbitzu Orokorretako zinegotziak. Hala, azkenaldiak landareriaren bidez posteak-eta estaltzeko neurriak hartu dira.

Orain, berriz, artearen bidez, pinturaren bidez, beste itxura bat eman zaio inguruari. Gustura da emaitzarekin: "Horrelako zerbait egin dugun lehen aldia izan da. Artea kalera ateratzeko eta ingurune degradatu bat berritu eta erakargarri bihurtzeko aukera ona zela pentsatu genuen hasieratik. Emaitzarekin gustura gaude, eta aurrera begira herriko beste zenbait txokotara zabaltzeko aukerak aztertuko ditugu".

Gehiago irakurri

Harremanok hezkidetza programaren baitan, antzerki foroa, ikasleentzat

Herriko ikastetxeek Udalarekin elkarlanean, duela hainbat urte abian den Harremanok hezkidetza programaren baitan, hezkidetza, sexualitatea eta harremanak lantzen dituzte, bestetak beste, ikasturtean zehar. Iaz hezkidetza programa hori osatu asmoz, lehen aldiz, antzerki foroa egin zuten, eta izan zuen harrera ona ikusirik, aurten ere errepikatuko da.

Gaur goizean izan dute bi taldek antzerki foroa, udaletxeko 5. solairuan. Bertan, Alu ulu antzerkia ikusteko aukera izan dute, eta ondoren, taldeka jarri eta beren hausnarketak egin dituzte Batxilergoko lehen mailako ikasleek. Gaurko saioez gain, bihar ere saio gehiago egingo dira. 

Hezkidetza lantzeko programa herriko beste hainbat eragilerekin ere ari da gauzatzen, eta azaroan, EPAko helduen eskolako ikasleentzat ere egingo da antzerki foroa. 

 

Gehiago irakurri

Trikitiari buruzko eskualdeko artxiboa eta dokumentala ontzen ari da Tirkigiro elkartea

Trikigiro trikiti elkartea sortzeko zutela oraindik, hasi ziren Azpeitiko zein eskualdeko trikitiaren inguruko dokumentala ontzen. Lan erdiak eginda, gaur eman du elkarteak egiten ari direnaren berri. Aurkezpenean, ondoan izan dute Josu Labaka Azpeitiko Udaleko Kultura zinegotzia babesa ematen: "Lehenik eta behin proiektu guzti honen atzean lanean ari zareten guztioi eskerrak eta zorionak eman nahi dizkizuet. Trikigiro elkartea sortzear zela egin genuen lehen bilera, oraindik ere guzti honi forma ematen ari zinetela. Orain poztekoa da artxiboaren eta dokumentalaren proiektua aurrera doala ikustea, eta poztekoa da hartutako ibilbidea sendotzen eta eskualdera zabaltzen eta eragile gehiago batzen ari direla ikustea". 

Gehiago irakurri

Urriaren 19an ekingo dio Plazatarrak ekimenak ikasturte berriari

Urrian hasiko da berriro  'Plazatarrak' proiektua. Iazko ikasturteko balorazio positiboa egin zuten parte hartzaileek zein Udal arduradunek, eta hasierako helburuei segika. Haur eta beren gurasoei zuzendutako ekimena da; elkarrekin aisiaz eta herriaz gozatzeko aukera eskaintzea da helburua. Giro lasaian, jolaserako eta lagunartean herriko espazio publikoak, batez ere plazak berreskuratzea da asmoa. Eta pixkanaka ari dira helburua lortzen, horregatik, eskaintza horrekin jarraitzea erabaki da

Aurtengo lehen Plazatarrak urriaren 19an, ostiralean, egingo da, 17.:30etik 19:30era eta perretxikoan elkartuko dira parte hartzaileak eta  Ginkanan parte hartuko dute. Parte hartzeko, ordea, izena eman behar da urriak 17, asteazkena, baino lehen Ludoteketan edo Gazte Informazio Bulegoan.

Aurreko urtean bezala, HH5 eta LH6 bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzendutako ekintza izango da eta 4 umeko gutxienez arduradun batek eman beharko du izena eta ekintzan parte hartzera konprometituko da.

Gehiago irakurri

Herritarrak izango dira protagonista Organo Erromantikoaren zikloan, igandean

Pasatu den igandean izan zen XIX. Organo Erromantikoaren lehen kontzertua Loiolan. Igande honetan, kontzertu berezia izango da oso, azpeitiarrak izango baitira protagonista. Organoan, Itziar Urbieta eta Jose Luis Franzesena izango dira. Kantuan, berriz, Kbeat talde azpeitiarra izango da. 

Gehiago irakurri