- 2024/04/03
Itsaspeko bizitza ezagutzeko aukera, zinemaren bidez
Azpeitia izango da Cimasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloaren hurrengo geltokia. Apirilaren 10ean, 17an eta 24an, itsaspeko munduari buruzko hainbat film ikusteko aukera egongo da Soreasu antzokian; horrez gain, apirilaren 11tik 21era arte, argazki erakusketa bat egongo da ikusgai Sanagustin kulturgunean.
Gehiago irakurri- 2024/04/02
Hiru lan eskaintzaren deialdiak egin ditu udalak
Azpeitiko Udalak lanaldi osoko hiru lanposturen eskaintzak egin ditu: energia bulegoko arduraduna, Ekoetxeko ingurumen hezitzailea eta turismo bulegoko harreragilea behar ditu. Interesa dutenek Lanbiden eman behar dute izena: apirilaren 7ra arteko epea egongo da ingurumen hezitzaile eta turismo bulegoko harreragile lanpostuen eskaintzetan eta apirilaren 14ra artekoa energia bulegoko arduradun lanpostuan.
Gehiago irakurri- 2024/03/27
Familia Txokoan jolasteko aukera egongo da Aste Santuan ere
Herriko haurrek toki estali eta goxo batean jolasteko aukera izan dezaten, Aste Santuan ere irekita egongo da kiroldegiko Familia Txokoa. Bihartik astelehenera, goizez bakarrik zabalduko dute: 11:00etatik 12:30era. Pazko astean, datorren asteartetik ostiralera, 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:30era izango da ordutegia. Apirilaren 6an eta 7an (larunbata eta igandea), eguerdian ez dute itxiko, eta 11:00etatik 19:30era egongo da zabalik.
Gehiago irakurri- 2024/03/25
Aste Santuan irekita egongo da turismo bulegoa
Aste Santuko egunetan Azpeitia ezagutzera etortzen diren bisitariei arreta eman ahal izateko, gaurtik datorren astelehenera arte irekita egongo da turismo bulegoa. Basazabalen dago bulegoa, eta honako ordutegia izango du: gaurtik asteazkenera, 10:00etatik 14:00etara; ostegunetik astelehenera, 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Gehiago irakurri- 2024/03/25
Hauteskunde mahaietako kideak aukeratzeko zozketaren emaitzak, kontsultagai
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izango dira apirilaren 21ean. Azpeitiko Udalak ezohiko udalbatzarra egin du gaur goizean, mahaietan egon beharko duten herritarrak aukeratzeko zozketa egiteko. Herritarrek dagoeneko kontsulta dezakete mahaian egotea tokatu zaien edo ez. Horretarako, azpeitia.udalak.eus gunera jo behar dute, eta, bertan, dagokion lekuan, nortasun agiriaren zenbakia idatzi.
Gehiago irakurri- 2024/03/21
Hainbat mozketa, film baten grabaketagatik
Burdinbideari buruzko Muga filma grabatzen arituko dira bihar Azpeitian, eta lan horiek eragina izango dute trafikoan. Urola kalean, 01:00etik 05:00etara, bost minutuka utziko zaie pasatzen ibilgailuei, eta hainbat aparkaleku kendu egingo dituzte. Argindarra ere moztu egingo dute ordutegi horretan. GI-361 errepidean ere bost minutuko etenak egingo dituzte trafikoan, AVIA gasolindegitik Burdinbidearen Euskal Museoaren parera arte.
Gehiago irakurri