wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Igerilekuko parte zaharra berritzeko eta energia berriztagarriak ezartzeko obrak hasiko dira astelehenean
    Igerilekuko parte zaharra berritzeko eta energia berriztagarriak ezartzeko obrak hasiko dira astelehenean
    Azpeitiko Udalak 2017ko aurrekontuak osatzerakoan azaldu zuen igerilekuan zahartuta gelditutako zatia berritzea aurreikusten zuela. Proiektua eginda, datorren astelehenean, hilaren 24an hasiko dira obrak. Horrek erabiltzaileei zenbait aldaketa ere eragingo dizkie. Read more...
  • Ostiraletik aurrera, festa nagusi izango da Azpeitian!
    Ostiraletik aurrera, festa nagusi izango da Azpeitian!
    Saninaziotako egitarau osoa ikusteko klikatu hemen. Atzo eragilez inguratuta aurkeztu ziren ostiraletik abuztuaren 2ra bitartean izango diren Santio eta Saninazio festak.  Mikel Ibarzabal festa batzordeburuak adierazi zuenez "gero eta eragile gehiago biltzen dira" festen bueltan, eta "poztekoa" da hori. "Esaten dute herriak festen araberakoak izaten direla, eta argazki honek demostratzen du gure festak direla onenak, gure herria delako onena. Sinpleki esateko, poza ematen du horrelako festak eta horrenbeste jenderekin aurkeztea", adierazi zuen Eneko Etxeberria alkateak eragileen begiradapean. Festak ondo pasatzeko dira, baina kezka bat ere plazaratu nahi izan du Etxeberriak. "Denok dakizue festetan zer kezka izaten dugun. Iaz ez zen gauza larririk gertatu, eta aurten ere uste dut errespetuaren bide hori jarraitu behar dugula. Jendeari eskatzen diogu aktiboki parte hartzeko, batak bestea zaintzeko, eta espero dut festetan ez dela ezer pasatuko. Esfortzu bat eskatzen diegu herritarrei gure herriak horretan ere eredugarri izan behar duelako".
  • Behin-behinean, obra guztiak bukatu gabe astelehenean irekiko da azoka plaza berria, tokiko ekonomia eta produktuak  sustatzeko helburuarekin
    Behin-behinean, obra guztiak bukatu gabe astelehenean irekiko da azoka plaza berria, tokiko ekonomia eta produktuak sustatzeko helburuarekin
    Datorren astelehenean izango da asteartetako ohiko azoka datorren astean. Azoka berezia izango da, gainera; obrak bukatu gabe badaude ere baserritarrak Frontoi Txikitik azoka plazara itzuliko baitira. Azoka plaza guztiz bukatuta urtea bukatzerako inauguratzea aurreikusten du Udalak.  Read more...
Igerilekuko parte zaharra berritzeko eta energia berriztagarriak ezartzeko obrak hasiko dira
Azpeitiko Udalak 2017ko aurrekontuak osatzerakoan azaldu zuen igerilekuan zahartuta gelditutako zatia berritzea aurreikusten zuela. Proiektua eginda, datorren astelehenean, hilaren 24an hasiko dira obrak. Horrek erabiltzaileei zenbait aldaketa ere
Ostiraletik aurrera, festa nagusi izango da Azpeitian!
Saninaziotako egitarau osoa ikusteko klikatu hemen. Atzo eragilez inguratuta aurkeztu ziren ostiraletik abuztuaren 2ra bitartean izango diren Santio eta Saninazio festak.  Mikel Ibarzabal festa batzordeburuak adierazi zuenez "gero eta
Behin-behinean, obra guztiak bukatu gabe astelehenean irekiko da azoka plaza berria, tokiko
Datorren astelehenean izango da asteartetako ohiko azoka datorren astean. Azoka berezia izango da, gainera; obrak bukatu gabe badaude ere baserritarrak Frontoi Txikitik azoka plazara itzuliko baitira. Azoka plaza guztiz bukatuta urtea bukatzerako

Sagardoaren inguruko liburuarekin eta aldaketekin dator aurtengo Sagardo Eguna

45. urteurrena "borobil antzekoa" dela eta iaztik hasiak ziren Azpeitiko Sagardo Txapelketaren antolatzailean aurtengo hitzorduari bueltaka. Atzo iluntzean, ohi bezala Añota sagardotegian aurkeztu zituzten nondik norakoak. Egunaren aurretik, larunbatean, hilaren 22an, Laxaro Azkune azpeitiar kazetariak Azpeitiko eta inguruetako sagardoaren inguruko historia bildu duen liburua aurkeztuko da 12:00etan udaletxeko pleno aretoan. 

Leer más

Barrenetxe 5 eta 7 etxeatarien aurreko inguruak berriztatzen

Azken asteotan, Barretxe auzoko 5, 6 eta 7 etxeatarien aurreko bi kaleak berriztatzen ari da Udala. Bi etxaldeen aurreko patioak asfaltatu eta ibilgailuentzako aparkalekua margotuko dute. Guztira, 20.000 euro inguruko aurrekontua izango dute lan horiek.

Leer más

Eskualdeko mugak gaindituz, turismoa sustatzeko mapa

Eskualdeko turismo mapa aurkeztu zen atzo Azpeitiko Udalak, Iraurgi Berritzen Garapen agentziaren bidez Azkoitia, Beizama, Beizama, Zestoa, Zumaia eta Aizarnazabalekin batera osatu du mapa. Turismo bulegoetan, eskualdeko alojamendu eta museoetan eta turismo azoketan egongo da eskuragarri, besteak beste.

Leer más

Loiola-Azpeitia 2021 turismo akzio plana sustatzeko bilera

Gipuzkoako turismo arduradunak, Basquetour Eusko Jaurlaritzaren turismo agentziako arduradunak, Jesusen Lagundiako kideak eta Azpeitiko Udal ordezkariak Loiolan elkartu ziren atzo, 2021ean ospatuko den 500. Inaziotar urtearen baitan estrategiak lerrokatu eta Inaziotar bidearen inguruan hitz egiteko, hori izango baita adierazgarriena eta turismoarentzako amu.

Leer más

Uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean pilota partidak izango dira

Uztailaren 31n bi pilota partidu izango dira: Jon Alberdi (azpietiarra) eta Aretxabaleta Elordi eta Merino I.aren aurka eta Altuna III. eta Rezusta Bengoetexea VIII. eta Albisuren kontra. Abuztuaren 1ean, berriz, Maddi Unanue eta Naroa Agirre, Maialen Ganzarain eta Oihana Orbegozoren kontra  arituko dira eta Eneritz Arrieta eta Oihana Unanue Patri Espinar eta Alaitz Badiolaren aurka. 

Leer más

Barrakak Betharramenetan eta Perretxikoan izango dira aurten, obrak direla eta

 

Datozen egunotan hasiko dira festetako umeentzako barrakak herrira iristen, Udalak, ostiralerako ia guztiak iritsita izango direla aurreikusten du. Aurtengoan, Betharram eraikinaren obrak direla eta, barraka gunea bi zatitan banatu du (adinaren arabera), eta gune bat betharramentan mantenduko bada ere, bestea Perretxikoan izango da. Betharrametako jolastokian gaztetxoei eta nerabeei zuzendutako barrakak egongo dira, eta umeei zuzendutakoak, berriz, Perretxikoan.

 

Umeen Eguna, hilaren 27an

Udal Festa Batzordetik jakinarazi du Saninazio festetan atarian egin ohi den haurren barraka eguna uztailaren 27an, osteguna, izango dela aurten. 16:30etatik aurrera, barraka guztietan fitxa bat euro baten truke lortu ahal izango dira egun horretan. 

 

Leer más

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information