wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Bero hasi da festa!
    Bero hasi da festa!
    12:00ak jo dituenean Izarraitz Txistulari Elkartekoak eta Euskaraldikoek suziria piztu ostean hasi dira ofizialki saninazioak. Bero izugarria egiten zuen plazan, baina herritarrak ez ditu beldurtu eguztiak, eta plaza jendez bete da.  Read more...
  • Baserritarrek hartu dute plaza, eguerdian
    Baserritarrek hartu dute plaza, eguerdian
    Goizean goizetik jende ugari izan da Azpeitian. Urtero Santio Egunean egin ohi den Baserritarren Eguna egin da gaur, eta baserritar zein kaletarrek ez dute hutsik egin. Jendetza izan da eguerdian plazan zein plaza atzean, eta herritar zein bisitariek sagardoa dastatzeaz gain, ganadua ikusi eta festaz gozatzeko aukera ere izan dute.  Read more...
  • LGTBQ+ kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko Nazioarteko Egunaren harira, Udal adierazpena
    LGTBQ+ kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko Nazioarteko Egunaren harira, Udal adierazpena
    Auren ere ekainaren 28an, LGTBQ kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. 1969ko ekainaren 28ko gauean, New Yorkeko Stonewall pubean, transexual, lesbiana eta gay talde bat matxinatu zen, poliziek eginiko abusuak salatu eta haien eskubideak aldarrikatzeko. Read more...
Bero hasi da festa!
12:00ak jo dituenean Izarraitz Txistulari Elkartekoak eta Euskaraldikoek suziria piztu ostean hasi dira ofizialki saninazioak. Bero izugarria egiten zuen plazan, baina herritarrak ez ditu beldurtu eguztiak, eta plaza jendez bete da. 
Baserritarrek hartu dute plaza, eguerdian
Goizean goizetik jende ugari izan da Azpeitian. Urtero Santio Egunean egin ohi den Baserritarren Eguna egin da gaur, eta baserritar zein kaletarrek ez dute hutsik egin. Jendetza izan da eguerdian plazan zein plaza atzean, eta herritar zein
LGTBQ+ kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko Nazioarteko Egunaren harira, Udal adierazpena
Auren ere ekainaren 28an, LGTBQ kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. 1969ko ekainaren 28ko gauean, New Yorkeko Stonewall pubean, transexual, lesbiana eta gay talde bat matxinatu zen, poliziek eginiko abusuak salatu
Urolanprest 2
denbora neurtuz
azpeitia turismoa es
azpeitia enplegu es

Igandean, abuztuaren 12an, Erdi Aroko almendra ezagutzeko bisita gidatua egongo da

Abuztuaren 12an, 12:00etan, Azpeitiko gune historikoan Erdi aroko almendra txikian bisita gidatua egingo da.

Erreserbak egiteko idatzi edo deitu: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. 943796463 943151878 943722042

Leer más

Herriko merkataritza sustatzen jarraitzeko hitzarmena

Azken urteotan oztopo eta erronka berriei egin behar die aurre herriko merkatari txikiek, bide horretan, etorkizuneko erronkei elkarlanean ereantzuteko, duela zenbait urtetatik Dendartean Gipuzkoako merkatari, ostalari, zerbitzu enpresa eta autonomo elkarteen bilkurako kide da Bertan.

Hitzarmenaren baitan Azpeitiko Udalak 8.000 eurokorekin lagunduko du Bertan Merkatari Elkartea. Udalaren eta Dendartean hitzarmen eta lankidetzaren helburua da herriko komertzioa sustatu eta babestea, eta orain arte bezala lanean segitzeko konpromisoa berretsi dute bi aldeek.

Leer más

Azpeitiko ondarea, nahieran ezagutzeko aukera

Abuztuan ere bisitariak jaso ohi ditu Azpeitian, eta herriko turismo bulegoa irekita izango da. Asteartetik larunbatera 11:00etatik 14:30etara eta 16:00etatik 18:30etara izango da zabalik plaza txikiko bulegoa, igandetan, berriz, goizez bakarrik izango da zabalik (abuztuaren 11-12ko asteburuan itxita izango da). Bertan, herriko zein inguruotako ondarearen inguruko informazioa eskaintzeaz gain, parrokia eta Madalenako etxea ikusteko aukera ere eskaintzen da, aurrez eskaera eginez gero. 

Horretaz gain, taldeen bisitentzat bisita gidatuak ere eskaintzen dira, aurrez hala adostuz gero ( 688 87 48 61 Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.). 

Leer más

Igerilekuko gimnasioa eta sauna irekita izango dira abuztuan ere

Kirol azpiegiturek, abuztuko ordutegia dute atzotik. Hala, abuztuaren 2a arte sauna eta gimnasioa irekita izango dira igerilekuan, astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Igerilekuei dagokionez, txikia eta 6 kalekoa itxita izango dira. 

Kiroldegia itxita izango da irairalen 1era arte, baina nahi duenak erabilgarri izango ditu tenis eta padeleko pistak. astelehenetik larunbatera 9:00etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte erabiltzeko aukera izango da, eta giltzak igerilekuan jaso eta utzi behar dira (igerilekuko telefonoa 943 81 41 21). 

Leer más

Jendetza ibiliagatik kalean, normaltasuna izan da nagusi festetan

Festak bukatu berritan, Azpeitiko Udalak festen balorazioa positiboa egiten du. Ostiralean hasi ziren festak, eta gaur arte iraun dute. Luzean eta jendetsuak izan dira festak: "Luzeak izan dira, baina egun batean ere ez dute egin huts herritarrek", azaldu du Mikel Ibarzabal Festa batzordeburuak. 

Leer más

Bihar, uztailak 31, 18:00etan autobusak izango dira Nuarbera, atzo hil zen gaztearen hiletara joateko

Atzo arratsaldean hil zen gazte nuarbetarraren lagun eta senideei bere elkartasuna eta doluminak adierazi nahi dizkie Udalak, momentu latz hauetan. 

Gaztearen hileta bihar, uztailak 31, izango da 19:00etan, Nuarben, eta 18:00etan autobusak antolatu dira anbulatorio aurretik Nuarbera joateko. 

Leer más

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information