wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Konpainia onean eta gabon bezpera eguerdian etorriko dira Mari Domingi eta Olentzero Azpeitira
    Konpainia onean eta gabon bezpera eguerdian etorriko dira Mari Domingi eta Olentzero Azpeitira
    Ohi baino ordu batzuk lehenago eta herriko haur eta gaztetxok ondo lagunduta iritsiko dira, aurten, Olentzero eta Mari Domingi. Abenduaren 24an, eguerdian, iritsiko dira herrira, eta ikastetxeetako haur eta gaztetxoek suzko antortxekin, ttuntturroek, txistulariek eta Juan Antxietako soinujoleek lagunduko diete kalejiiran. Azpeitiko Udalak antolaketan eta ekimenean parte hartuko duten guztiei egindako ahalegina eskertu nahi die.  Read more...
  • 19.292. 184,46 euroko aurrekontua onartu du Udalak, 2018an, herritarren bizi kalitatea hobetu eta ongizate gizartean eredu izateko
    19.292. 184,46 euroko aurrekontua onartu du Udalak, 2018an, herritarren bizi kalitatea hobetu eta ongizate gizartean eredu izateko
    2018ko aurrekontuak onartu zituen Azpeitiko Udalak atzo, aho batez. Eneko Etxeberria Alkateak Udal Gobernuak kontsentsuak lortzeko duen gaitasuna azpimarratu nahi izan zuen: "Azken 6 urteotan akordio zabalak lortzeko egin dugu lan eta lortu dugu. Hor daude Plan estrategikoa, aurrekontuak... Onartzen ditugun proiektuek gehiengoaren babesa izatea bilatzen dugu; bai herritarrena, bai beste alderdiena...". 2018ko aurrekontuak "aitzakiarik gabeak" direla gaineratu nahi izan du eta herrian, eta, batez ere, herritarrengan eraldaketa sakona eragingo dutela: "Ongizate gizartearen eredu izateko aurrekontuak osatu ditugu. Duintasuna ekarri nahi dugu herrira: duintasuna lan baldintzetan eta langabetuentzat; duintasuna babes sozialean eta duintasuna etxebizitza beharra dutenentzat".  Bide horretan, zenbait partidak garrantzia berezia izango dute 2018an. Hala, orain artean bezala ekonomia sendotzen jarraitzea izango da apustu nagusienetariko bat: "Eustaten arabera %8,6koa da gure herriko langabezia, eskualdeko tasa txikiena dugu, baina lana egin nahi duen, eta lanposturik ez duen, herritar bat dugun bitartean ekonomia sendotzeko neurriak hartuko ditugu. Hala ere, duela hainbat urte jarritako neurriak berraztertu eta egokitu egin behar ditugu, egoera berri honi aurre egiteko. Lanpostuak sortu nahi ditugu, baina lanpostu duinak, sortzen diren postuen kalitateak oso kezkatuta gauzka" zehaztu du. Bide horretan, Ekonomia, enplegua eta formazioa partidak %25 egin du gora, iazkoarekin alderatuta. Formazioa eta hezkuntzari dagokionez, UEU eta Deustuko unibertsitatearekin Udalak dituen hitzarmenak oso positibotzak jo ditu, eta herritarrei kalitateko formazioa eskaintzeko, epe motzean beste hitzarmen garrantzitsu bat sinatu dela ere aurreratu du.  Herritarren bizi kalitatean eragiteko beste bi aurrerapauso garrantzitsu ere bermatuko dira 2018ko aurrekontuekin: alde batetik, azken urteotan abian jarritako etxebizitza politikei jarraipena emateko pauso gehiago emango…
  • Lapatx behin betiko ixteko baimen guztiak lortuta zigilatze lanak hastear dira
    Lapatx behin betiko ixteko baimen guztiak lortuta zigilatze lanak hastear dira
    Duela urtebetetik errefusarik ez da botatzen Lapatx zabortegian. Epealdi honetan Laptax behin betiko itxi eta zigilatze lanetarako baimenak lortu ditu eta faseka egingo den klausura eta zigilatze lanak hastear daude. Sei fasetan egingo dira eta 4-5 urtean bukatuko dutela aurreikusten dute, zabortegia izandako azken eremuko lurrek epe hori behar baitute egonkortzeko.  Read more...
Konpainia onean eta gabon bezpera eguerdian etorriko dira Mari Domingi eta Olentzero Azpeitira
Ohi baino ordu batzuk lehenago eta herriko haur eta gaztetxok ondo lagunduta iritsiko dira, aurten, Olentzero eta Mari Domingi. Abenduaren 24an, eguerdian, iritsiko dira herrira, eta ikastetxeetako haur eta gaztetxoek suzko antortxekin,
19.292. 184,46 euroko aurrekontua onartu du Udalak, 2018an, herritarren bizi kalitatea hobetu eta
2018ko aurrekontuak onartu zituen Azpeitiko Udalak atzo, aho batez. Eneko Etxeberria Alkateak Udal Gobernuak kontsentsuak lortzeko duen gaitasuna azpimarratu nahi izan zuen: "Azken 6 urteotan akordio zabalak lortzeko egin dugu lan eta lortu dugu.
Lapatx behin betiko ixteko baimen guztiak lortuta zigilatze lanak hastear dira
Duela urtebetetik errefusarik ez da botatzen Lapatx zabortegian. Epealdi honetan Laptax behin betiko itxi eta zigilatze lanetarako baimenak lortu ditu eta faseka egingo den klausura eta zigilatze lanak hastear daude. Sei fasetan egingo dira eta 4-5

Inaziotar bidea sendotzeko pausoak ematen segitzen du Azpeitiko Udalak

Azpeitian hasi eta Manresan bukatzen den Inaziotar Bideak gurutzatzen dituen herrietako udalek ibilbideak eskaintzen duen apustu turistikoa indartu eta sustatzeko konpromisoa bultzatzen ari da Azpeitiko Udala, oraingoan Arabako Kanpezu herrian egin dute bilera. 

Gehiago irakurri

Iñaki Errazkin alkate eta diputatu ohiari babesa azaldu dio Udalak

 

Azpeitiko Udalak atzo Iñaki Errazkin alkete eta Ingurumen diputatu ohiari babesa eta elkartasuna adierazteko adierazpena onartu zuen EH Bilduren aldekobotoekin. EAJk kontra bozkatu zuen. 

Gehiago irakurri

Bihar, abenduko plenoa egingo da; besteak beste, 2018ko aurrekontuak izango dira hizketagai

Bihar, 19:00etan hasita izango da abenduko plenoa. 2018ko aurrekontu proposamena izango da hizketagai. Horretaz gain, Urrestilla eta Azpeitia artean egingo den bidegorriaren inguruko proiketu tekniko, lankidetza hitzarmen eta bestelako tramitazioak ere izango dira lan zerrendan.

Gehiago irakurri

Ongizate gizartean sakontzeko aurrekontuak osatu ditu Udal Gobernuak

Azpeitiko Udalak 19.300.000 euro inguruko aurrekontua izango du Udal Gobernuaren proposamenaren arabera. Kopuru horretatik 2.500.000 euro inbertsiotara bideratuko ditu. Aurrekontuak egiterako orduan azken urteotako irizpideak eta lehentasunak izan ditu, eta herritarren artean eginiko zenbait azterketaren emaitzak ikusita ongizatean eta eskubideetan eragiteko aurrekontuak osatu ditu. Pauso guztiak, Azpeitia 2015 plan estrategikoaren baitan ezarritako norabidean urratsak egiteko.

Gehiago irakurri

Urrestilla eta Nuarbeko auzo bilerak, datorren astean

Auzoetako ordezkariek Udal ordezkariekin eginiko bileran adostu bezala datorren astean Nuarbe eta Urrestillako auzo bilerak egingo dira. 

Gehiago irakurri

Sorkuntza bekaren bidez egindako 'Petopetue' erakusketa irekiko da igandean, Udal erakusketa aretoan

2017ko sorkuntza beka jaso zuen Olatz Aguadoren 'Petopetue' proiektuak. egitasmoa gauzatuta igande arratsaldean irekiko du erakusketa, eta abaneduaren 19ra arte, egunero izango da irekita. 

Gehiago irakurri

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information