wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa abian da
    Euskal Antzerki Topaketetako kartel lehiaketa abian da
    Azpeitiko Udalak gure herrian urtero egin ohi diren Euskadiko Euskal Antzerki Topaketak direla eta, edizio bakoi­tzerako kartel lehiaketa antolatu ohi du. Lanak aurkezteko epea, maiatzaren 2tik 31ra bitartean aurkeztu beharko dira Udalaren Kultur Sailean. Horretaz gain, Antzerki Topaketetean beren obra eskaini nahi duten taldeek apirilaren 28rako aurkeztu behar dute proiektua.  Read more...
  • Balore komunetan oinarritutako Herri Hezitzaile filosofiaren baitako jardunaldia egingo da maiatzaren 6an
    Balore komunetan oinarritutako Herri Hezitzaile filosofiaren baitako jardunaldia egingo da maiatzaren 6an
    Azpeitian badira Herri Hezitzaile filosofiarekin bat egiten duten hamaika proiektu, eta horiek ezagutarazi eta Azpeitian balore komunetatik abiatuta Herri Hezitzaile proiektua abian jarri eta elkarlanean garatzen hasteko abiapuntua jarri nahi da maiatzaren 6ko jardunaldiekin. Izen ematea debalde bada ere, maiatzaren 4ra arte Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera idatzi edo 943 15 71 60 telefonora deitu behar dute parte hartu nahi dutenek.  Read more...
  • Egin errenta aitorpena euskaraz
    Egin errenta aitorpena euskaraz
    2016ko errenta aitorpena egiteko kanpaina ate joka ari da Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta Azpeitiko Udalak Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian, aurten ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren datuen arabera, iaz Azpeitian 7.541 errenta aitorpen egin ziren, eta 3.027 egin ziren euskaraz, %40a pasatxo. Read more...

Hirigintza ingurumena sub

Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra

 
AZPEITIKO HIRI ANTOLAMENDUAREN PLAN OROKORRA BEHIN BETIKO ONARTZEA
 

Udalbatzak 2013 irailaren 17an eginiko osoko bilkuran erabaki zuen Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra behin betiko izaeraz onartzea.

Aurrekariak:

Alkatetzak 2010eko azaroaren 21ean emandako Ebazpenaren bidez erabaki zuen Plana osatzeko talde teknikoak 2010eko uztailean egin zuen Hiria Antolatzeko Plan Orokorraren Aurrerapenean jasotako plangintza arloko irizpide, helburu eta soluzio orokorrak baiestea. Irizpideak eta helburuak zehazterakoan Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen sailordeak 2010eko irailaren 27an, Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plan Nagusiaren Ingurumen Eraginari buruzko atariko txostenak jasotako alderdiak kontuan hartu ziren.

Udalbatzak, 2012ko uztailaren 5eko bilkuran, hasierako onarpena eman zion Plangintzaren talde teknikoak 2012ko uztailean idatzi zuen Hiria Antolatzeko Plan Orokorrari.

Halaber, erabaki zuen proiektu hori jendaurrean erakustea, eta planean xedatutakoaren ondorioz, indarreko hirigintza-araubidean aldaketak izan dituzten eremuetarako edonolako onarpen, baimen eta lizentziak emateari uztea, baldin eta plan berriarekin bat ez bazetozen. Horrez gain, sektoretako eskumenak dituzten herri-administrazioei haserako onarpenaren berri eman zitzaien, txostena egin zezaten.

Jendaurreko epea igaro ondoren, 2013ko otsailean, egindako alegazioen txostena idatzi zen. Txosten horretan, orobat, Administrazio bakoitzak bere eskumeneko gaiei dagokien zatian Plan Orokorreko proposamenei buruz emandako txostenak aztertu ziren (Industria, Energia eta Turismoko Ministeritzak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio sailak, Industria Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailak eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura, Gazteria eta Kirol departamentuak eta Mugikortasunerako eta Azpiegituretarako departamentuak eman zituzten beren txostenak).

2013ko martxoan, 2012ko uztaileko Plan Orokorraren Dokumentu Osagarria egin zen, behin-behineko izaeraz onarpena emateko plan horretan sartu beharreko aldaketak azaltzearren.

Udalbatzak, 2013ko otsailaren 26ko bilkuran, erabaki hauek onartu zituen:

  1. Behin-behineko izaeraz onartzea Azpeitiko Herria Antolatzeko Plan Orokorra (2012ko uztailekoa), plangintzaren talde teknikoak idatzitako Dokumentu Osagarrian (2013ko martxokoa) jasotako aldaketekin.
  2. Espedientea Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordeari bidaltzea, irizpena eman zezan.
  3. Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen organoari, ingurumen eraginaren behin betiko txostena eman zezan eskatzea.
  4. Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Departamentuari baimena eskatzea Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren baitan, hainbat eremuren artean babes publikoko etxebitzen estandarra lekualdatzeko.

Era berean, erabaki zen hainbat zuzenketa onartzea, eta Plan Orokorreko dokumentuetan (oroitidazkia, ingurumen arloko jasangarritasuneko txostena, eta hirigintzako arauak) sartzea.

Esandakoaz gain, kontutan hartu dira Udalak 2009ko urrian onartu zuen herritarren partehatzearen programan azaldutako alderdiak (horien artean Udal Plangintzaren Aholku Batzordeak egindako ekarpenak daude).

Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzak 2013ko uztailaren 30ean emandako erabakiz, planaren ingurumen eraginaren behin betiko irizpena eman zen. Aldeko irizpena zen, zenbait baldintzarekin.

Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen 2/2013 Bilkuran (2013ko maiatzaren 22koa), erabaki zen planari aldeko irizpena ematea, zenbait baldintza ezarrita, eta zehaztu zen baldintza horiek sartu eta gero, behin betiko onar zitekeela espedientea, batzorde horri berriro irizpena emateko eskatu beharrik gabe.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak 2013ko abuztuaren 6an emandako erabakiz baimendu zen babes publikoko etxebizitzetako estandar minimoak orokorrean betetzea, Plan Orokorraren barruan etxebizitzak lekualdatuz.

Aipatu beharrekoa da iripenak eman dituztela, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak, Ingurumen eta Lurralde Politika sailak, Osasun sailak, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailak.

Kontuan izanik erabaki, ebazpen, irizpen eta abar horien edukia, Plan Orokorra idazteko talde teknikoak planaren testu bategina eman du 2013ko uztailean, behin betiko onartzeko.

Testu Bateratuak izapidetze prozesuaren ondorioz jasotako hirigintza proposamenak jasotzen ditu, eta honako aginduzko dokumentuek adierazi dituzten baldintzak hartu ditu kontuan:

  • Euskal Herriko Lurralde Antolamendurako Batzordearen irizpena, 2013ko maiatzaren 16koa.
  • Ingurumen eraginari buruzko behin betiko irizpena, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, 2013ko uztailaren 30ekoa.
  • Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren txostena, 2009ko urriaren 14koa.
  • Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburuaren erabakia, 2013ko abuztuaren 6koa.

Horrez gain, talde teknikoak Plan Orokorrean ingurumen-alderdiak sartzeko adierazpena prestatu du jendeak erraz ulertzeko modukoa.

Azaldutakoagatik guztiagatik, eta Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legearen (2/2006 Legea, 2006ko ekainaren 30ekoa) 91.4. artikuluan xedatutakoarekin bat, Azpeitiko Udalbatzak goian adierazitako datan honako erabaki hartu zuen:

  1. Behin betiko onartzea Azpeitiko Herria Antolatzeko Plan Orokorraren testu bategina, planaren talde teknikoak 2013ko uztailean egina.
  2. Talde teknikoak idatzi duen adierazpen dokumentua onartzea. Dokumentu honek jendeak erraz ulertzeko moduan Plan Orokorrean ingurumen-alderdiak sartu ditu.
  3. Planean xedatutakoaren ondorioz, orain arteko hirigintza-araubidean aldaketak izan dituzten eremuetarako edonolako onarpen, baimen eta lizentziak emateari buruzko etendura jasotzea.
  4. Lurrari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen (2006ko ekainaren 30ekoa) 89. artikuluan ezarritakoari jarraituz, planaren hirigintza arauak argitaratzea.

2006ko ekainaren 30eko 2/2006 Legeak, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoak, 89.3. artikuluan agintzen duen eran, behin betiko onartutako plana Hirigintza Planeamenduko Erregistro Administratibora bidali da, han gorde dezaten.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio-bidea amaitzen du. Ados egon ezean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Bilbon duen Administrazioarekiko Auzietako sailean, erabaki hau azken aldiz argitaratutako egunaren biharamunetik hasita bi hilabete igaro baino lehen.

Azpeitia, 2013ko irailaren 20a.- Azpeitiko Udalaren Alkate-Udalburuak.- Eneko Etxeberria Bereziartua.

Moldatutako testua:

  1. Lehen liburua
  2. Bigarren liburua
  3. Hirugarren liburua
  4. Laugarren liburua
  5. Bosgarren liburua
  6. Planoak

Memoriaren sintesia

Ingurumen dokumentua

Dokumentazio guztia hemen

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information