wrapper

Hirigintza ingurumena sub

Poltsa konpostagarriak banatzeagatik diru-laguntza emango die Mankomunitateak Azpeitiko lau establezimenduri; horretarako izena emateko epea zabalik dago

Poltsa konpostagarriak banatzeko diru-laguntza emango die Urola Erdiko Mankomunitateak hainbat merkataritza eta zerbitzu-establezimenduri; Azpeitian, lau laguntza banatuko ditu. Horien egin beharrekoa izango da herritarrei poltsa konpostagarriak banatzea, komertzio bakoitzaren arreta-ordutegian. Urtebetez banatu beharko dituzte poltsak, Mankomunitateak horiek eman eta hurrengo egunetik hasita.

Kanpainaren helburua birziklapena sustatzea da, herritarrei hondakinak jatorrian bereizteko baliabideak emanez. Horretarako, 10.000 euro bideratuko ditu Mankomunitateak. Guztira, eskualdeko hamar komertziok jasoko dituzte diru laguntzak. Beraz, 1.000 euro jasoko ditu establezimendu bakoitzak.

Gehiago irakurri

Energia berriztagarrien inguruko bilera egin dute Udal ordezkariek Usurbilgo Lanbide Eskolarekin

usurbil

Atzo Usurbilgo Lanbide Eskolan izan ziren Josu Labaka eta Aitor Bereziartua udal ordezkariak bertan egiten duten lana eta dituzten proiektuak ezagutu eta energia berriztagarrien inguruko teknologia berriak ezagutzeko. Bisita egiteaz gain, ordea, bertako ordezkariekin elkartu eta elkarlanerako aukerak aztertzeko bilera ere egin zuten.

Aitor Bereziartuaren hitzetan, Azpeitiko Udala energia berriztagarrien aldeko "apustua egiten ari da eta egingo du etorkizunean ere", ingurumena zaindu, energia gutxiago kontsumitu eta ekonomikoki etekina ateratzeko. "Helburua da, udal eraikinen kostu energetikoak murriztea, besteak beste. Kudeaketa eraginkorrarekin Udalaren ahalmen ekonomikoa handitzeko eta ingurumenarekin arduratsuago jokatzeko", adierazi du.

Gehiago irakurri

Zuhaitz Eguna aprobetxatuz, Landetan bertako zuhaitzen landaketa egingo da

Zuhaitzeguna2016

Datorren igandean, otsailaren 28an, Zuhaitz Eguna egingo. Aurten Landetako industrialdean landatuko dira zuhaitzak. Zuhaitz Eguna aprobetxatuz, herrigunetik aparte dauden industriaguneetako fauna eta flora indartzea da ekintza horren helburua. Landaketan, bertako zuhaitz barietateak sartuko dira; hala nola, pagoa, haritza, lizarra, artea... guztira 5-6 urte bituzten 30 bat zuhaitz sartuko dira.

Elkartzeko gunea: Sarralle ondoko biribilgunea

Ordua: 10:30

Ekintzaren iraupena: 2 ordu

Lanak bukatutakoan hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango dute parte hartzaileek.

 

Gehiago irakurri

Denon ardura da kale eta inguruak txukun mantentzea

kale garbiketa

Azpeitiko Udalak baliabide eta indar ugari egiten du Azpeitiko kale eta inguruan txukun mantentzeko. Ez da erraza dena txukun mantentzea, ez baitago Udalaren esku soilik. Garbiketa bai, garbitzea Udalaren zereginetan sartzen da, eta egunero-egunero izaten dira goizean goiz hasita kale garbitzaileak Azpeitian. Madalena auzotik hasi eta Loiola bitarteko auzo eta kale guztiak garbitzen dira egunero; eta baita Urrestilla ere . "Garbitzea gure ardura da, bai. Baina garbi mantentzea herritar ororen konpromisotik abiatzen da", azaldu du Josu Labaka zinegotziak. Garbi mantentzeko lehen pausoa ez zikintzea baita.

Gehiago irakurri

Lapatx zabortegiaren inguruan hartutako erabakiak azaltzeko batzar irekia egingo da ostegunean

bilera

Azken asteotan Lapatx zabortegiaren harira hartuta erabakiak eta informazio kontra jarriak direla eta, zabortegiaren inguruko informazio guztia garbi azaltzeko asmoz bilera irekia egingo du udalak ostegunean, otsailak 18an. Bertan, Udal ordezkariek orain arteko ibilbidean hartutako erabakien arrazoiak azalduko dizkiete herritarrei; aurreko astean Elosiagako auzotarrekin egin zuten bezalaxe.

Bilera, ostegunean, 18:30ean izango da udaletxeko pleno aretoan.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea