wrapper

Hirigintza ingurumena sub

Udalak, herriko 4 ikastetxeak, Baigerak, Ingurugiro Etxeak, Lagun Onak Mendi Bazkunak, Baratza konunitarioak elkarlanean antolatu dute igandean, martxoak 5, egingo den Zuhaitz Eguna. Azken urteotan indarra hartzen ari den ekintza da, eta aurten, beste bultzada bat eman nahi izan zaio: "Herriko berdeguneen zaintza eta zainketaren baitan kokatzen dugu Zuhaitz Eguneko landaketa. Gure herriko berdeguneen inguruko sentsibilizazioan eragin nahi dugu, eta gune horiek balioan jarri", adierazi du Josu Labaka zinegotziak.

140 landare inguru sartu nahi dira, eraikitzen ari diren Izarraitzpeko atea parkean: "4 eremu desberdinetan, mota desberdinetako landareak sartuko ditugu", adierazi du Aitor Bereziartua Ingurumen Batzordeburuak. Baratzen inguruan 40 bat fruta arbola sartuko dira, gehienak bertako barietateak; Izarraitz alderako maldan 25 Haritz landatuko dira, mikrorrizatuak, eta helburua etorkizunean onddoan sortzea da; Olatz aldera 40 bat Pago landatuko dira; eta, umeek jolas egiteko gune inguruan 55 urritz landatuko dira. 

Igandean 10:30etan esklabetako aurrean elkartuko dira parte hartzaileak, eta zuhaitzak zein landaketarako laguntza izango dute bertan. Landaketaren ostean, hamaiketakoa egiteko aukera ere izango da bertan. Udalak zein eragile desberdinek herriko parkean herritarrek zuhaitzak landatzeko aukera aprobetxatu eta igandean animatzeko deia egin dute. 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea