wrapper

Ingurumena hirigintza2

Azpeitia aberatsa da ingurumen arloan. Ingurumena osasuna da azpeitiarrontzat; bizi kalitatea. Mendi, zuhaitz, zelai, lore, baso eta erreka ederrak ditugu inguruan. Baian Azpeitia ederra bezain jasangarria izan dadin, egungo bizimodu ohituretan eragin beharrean gaude; kontsumoaren gizarte honek ingurumenean eragin zuzen-zuzena duelako.

Azpeitiko Udalean ingurumen iraunkorraren aldeko apustua egin dugu, eta horretarako ahalegin guztiak egiiten ari gara. Horren erakusgarri da azken urteotan energia jasangarriaren alde egiten ari garen apostu sendoa. Energia kontsumoa nabarmen gutxitu du Udalak, eta kontsumitzen den hori ahalik eta garbiena izan dadin apustu sendoak egin ditugu (adibide gisa, igerilekuko instalazioak edo udaltzaingoko auto elektrikoak). Autoen erabilera gutxitzeko garraio publikoa indartu eta bidegorrien sarea ere gero eta osatuagoa dugu.

Baina ingurumenari lotutako erreonka handiak ditugu. Lapatx zabortegia itxita, herriko hondakinen kudeaketa hobetu eta gero eta gehiago berrerabili eta birziklatzea dugu helburu. Epe laburrean %70eko birziklapen tasa izatea da azpeitiarron erronka.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea