wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Telealarma

SOS Deiakekin batera eta programatutako telefonoekin lotura zuzena duen tresna da. Adineko pertsonari berehalako laguntza emango dio larrialdi egoeretan, bere segurtasuna eta autonomia handituz.

Telealarma zerbitzuaren bitartez segurtasuna eskaini nahi zaie bakarrik bizi diren edo denbora luzean bakarrik egoten diren eta, adina dela edo beren buruaz baliatzeko zailtasuna dela medio, arriskuan dauden pertsonei.

Zerbitzu horren bitartez eta telealarmako aparatuari esker, erabiltzaileak Eusko Jaurlaritzako SOS Deiakekin zuzenean komunikaturik daude eguneko 24 orduetan, eta larrialdietako zerbitzu horrek atenditzen ditu sortzen zaizkien premiazko egoeretan.

Programaren onuradun izateko baldintzak:
• Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizitzea.
• Gaixotasun, elbarritasun, bakardade edo bestelakoek eragindako arriskuan egotea.
• Telealarmako aparailua erabiltzeko gai izatea.
• Eskatutako agiriak aurkeztea eta ezarritako baldintzak onartzea.
• Telefono linea izatea.

Aurkeztu beharreko agiriak:
• Eskaera orria.
• NANen fotokopia.
• Errenta aitorpena edo diru sarreren egiaztagiria.
• Osasun-egoera arriskutsuari buruzko mediku-txostena.
• Beste hainbat, behar izanez gero.

Eskaera Gizarte zerbitzuen sailean, udaletxeko bigarren solairuan.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea