wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

Eusko Jaurlaritzak emandako prestazio ekonomikoa

Seme edo alaba izaten duen familiari emango dio laguntza hau Eusko Jaurlaritzak. Seme edo alaba adoptatu, adoptatu aurretik familian hartu, eta familia unitatean mantentzen diren kasuetan ere emango da laguntza.

Baldintzak:
. Seme edo alaba bat edo gehiago izatea.
. Familia unitate bateko aita edo ama izatea.Gurasoetako batek gutxienez urtebetean EAEn erroldatuta egon beharko du.

Eskaera:
Hemen duzu eskuragarri eskaera orria. Gizarte zerbitzuek informazio zerbitzua eskaintzen du.

Dirulaguntzaren kopurua:
. Lehen seme-alabagatik emango den laguntza familiaren diru sarreraren araberakoa izango da, 400 eta 900 euro artean. Ordainketa bakarra izango da.
. Bigarren seme-alabatik aurrera kopurua berdina izango da guztientzat: 1.100 euro aurreneko urtean eta 400 bigarrengoan.
. Hirugarren seme-alabatik aurrera 1.100 euroko bost ordainketa egingo dira, eta 400 euroko bi.
. Erditze bikoitza edo gehiagokoa denean, eta nazioarteko adopzio kasuetan: batetik, ordainketa bat egingo zaie, diru sarreren arabera, 2.000 eta 4.000 euro artekoa. Eta horrez gain, lehen, bigarren, hirugarren edo gehiagoko seme-alabak izateagatik dagozkien dirulaguntzak ere jasoko dituzte (goiko hiru puntuetan aipatzen direnak, kasuaren arabera).

 

 

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea