wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

ikastaro bukaera

Azpeitiko Udalak Lanbideren diru-laguntzari esker profesionatasun agiria ateratzeko bi ikastaro egin ditu aurtengo ikasturtean. Hala, 26 lagunek bukatu dute ikasturtea titulua eskuan dutela. Aste honetan bertan egin da agirien banaketa, eta Ainhoa Beristain zinegotziak eman zizkien agiriak ikasleei.

Hiri eta industria hondakinen kudeaketari buruzko ikastaroa 11 lagunek egin dute; mendeko pertsonen arreta soziosanitarioa erakunde sozialetan emateko ikastaroa, berriz, 15 lagunek. Ainhoa Beristainek azaldu duenez, gainera, "poztekoa da, azken ikastaro horretako 15 lagunetik 10ek uda sasoirako behintzat lana bilatu dute, eta zenbait dagoeneko lanean hasiak dira".