wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

AGN-H jatorri neuro-biologikoa duen nahastea da, eta arreta falta, hiperaktibitatea eta inpultsibitatea sintomekin jartzen da agerian. %5 eta %7 arteko neska-mutilek jasaten duten nahasmena da eta hauen gurasoei laguntzeko tailerra antolatu du Azpeitiko Udalak, Adahigi erakundearekin batera. "Zure aholkuak ez ditu jarraitzen, geldirik ezin du egon, pentsatu gabe jokantzen du, bere onetik ateratzen da, ez du entzuten...Agian AGNHa duen neska edo mutil baten aurrean egon zintezke. Hau da zure tailerra!", agertu dute arduradunek. Modu honetan, tailerrean landuko diren gaiak noiz hasi kezkatzen, zer egin, diagnostikoa edota egunerokotasunean nola lagundu izango dira. Maite Urkizu pedagogoak gidatuko duen saioa azaroaren 12an, osteguna, izango da, 18:00etatik 20.00etara Baigera I-eko aretoan.