wrapper

Gizarte zerbitzuak sub

etxezetxeosatua

Mendekotasuna duten pertsonei ahalik eta zerbitzu osatuena eskaintzeko asmoz, Azpeitiko Udalak eta Iraurgi Berritzen agentziak elkarlanean garatuta, etxez etxeko zerbitzua gauez ere emango da abuztuaren 2tik aurrera. "Esperientzia pilotua da. Zerbitzua osotasunean eskaini behar dugu, menpekotasuna duenaren eta bere familiaren beharrak kontutan hartuz. Honela, igande gauetik hasi eta larunbat goizaldera arte, langileak etxez etxe pasatuko dira, laguntza behar duen pertsona nola dagoen ikustera, eta sor daiteken beharretan laguntzera", agertu du Gizarte Zerbitzuetako teknikari den Edurne Zubiak. Zerbitzua hamar bat herritarrekin abiatuko da baina parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete oraindik ere, eta udaletxean egin behar da eskaria. Hilean 50 euro ordaindu beharko da.