wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

  • Urrestillan oinezkoen pasabide berria egiten ari da eta lokala erosi du Udalak
    Urrestillan oinezkoen pasabide berria egiten ari da eta lokala erosi du Udalak
    Denon artean prozesuaren baitan, azken hilabeteotan Azpeitiko Udalak Urrestillan aurrera eman dituen hainbat konturen berri emateko elkartu dira Aitor Bereziartua eta Estitxu Elduaien zinegotziak Urrestillako batzordearekin. Alde batetik, orain artean nahiz eta erabilera publikoa izan arren, Udalak Elizari alokatuta zuen Kale Txikia 9 zenbakiko lokala erosi duela jakinarazi zien. Azken hilabeteotako negoziazioen ondoren, lokal hori Udalak erosi du 65.000 eurotan. Read more...
  • Egin errenta aitorpena euskaraz
    Egin errenta aitorpena euskaraz
    2016ko errenta aitorpena egiteko kanpaina ate joka ari da Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta Azpeitiko Udalak Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin elkarlanean, errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian, aurten ere. Gipuzkoako Foru Aldundiaren datuen arabera, iaz Azpeitian 7.541 errenta aitorpen egin ziren, eta 3.027 egin ziren euskaraz, %40a pasatxo. Read more...
  • Bisitarien gorakada Azpeitiaren aniztasunak erakarrita
    Bisitarien gorakada Azpeitiaren aniztasunak erakarrita
    Behin turista gehienek maleta egin eta beren lekuetara itzuli ondoren, Aste Santuko balantzea egitea dagokigu. Datu orokorrek, geneuzkan aurre sentsazioak baieztatzen dituzte eta bataz beste ehuneko 25eko igoera izan da bisitarietan. Azpeitiak eskaintzen dituen aukeraz gozatu dutenak Estatu eta Euskal-herriko hainbat puntutatik etorri direnak izan dira nagusiki; umedun familia gazte eta adindun taldeak lagun giroan gehienak. Tren Museoa bisitatu dute askok, Lasaora joanez, bere baporezko trenean. Era berean, ia 600 lagunek tren turistiko bereziaz goza ahal izan dute: bidai gidatuak izan dira, herrian zehar. Loiola eta herriko gune historikoaren ondarea ezagutzeko medio paregabea suertatu da. Ingurugiro Museoa eta Igarako errota ere ezagutuz.Bestelako esperientzia baten bila etorri direnentzat berriz, Loiola, Madalena eta parrokiko guneak puntu erakargarrienak izan dira. Epe motzeko egonaldiak izan arren, azpimarratzekoa da 10% igo dela ostatu eskaera, eta bisitari mugimendu honek, herriko hotel, landetxe eta ostalaritzaren alorrean izan duen eragin ekonomiko positiboa da. Azpeitiko Udalak estrategikotzat dauzka turismo alorra, eta hau dena kontuan hartua eramango ditu aurrera proiektu eta ekintza guztiak.

Gizarte zerbitzuak sub

Elkarbidean Programaren bidez, desgaitasuna duten pertsonentzako bidaiak antolatzen ditu Elkartuk

Aurten ere, Elkarbidean Programa antolatu du Elkartuk. Programa honen helburua desgaitasuna duten pertsonek aisialdiaz aukera berdintasunean gozatzeko duten eskubidea bermatzea da, beraien desgaitasun fisiko, organiko edo sentsorialaren ondorioz beste modu batean ezin izango luketen pertsonei bidaiatzeko aukera emanez, eta ondorioz gizarte inklusiboago batean jarduera sozial eta kulturaletan parte hartzea sustatuz.

Gehiago irakurri
Abiadura grina eta errepide istripuak apaltzeko gaztetxoentzako sentsibilizazio kanpaina, abian

Abiadura grina eta errepide istripuak apaltzeko gaztetxoentzako sentsibilizazio kanpaina, abian

Errepide istripuren batean lesio larriak izan dituztenak,istripua jasan dutenen senitartekoak, DYA, suhiltzaileak, Udaltzaingoa, pilotu profesionak, Stop istripuak eta Errezilgo udal ordezkariak ondoan izan ditu gaur Azpeitiko Udalak gazteen artean abiaduraren inguruko grina apaltzeko eta errepidearen arriskuez sentsibilizatzeko kanpaina aurkezteko.

Gehiago irakurri
Gipuzkoako Jubilatuen Flashback festa, martxoaren 25ean, Azpeitian

Gipuzkoako Jubilatuen Flashback festa, martxoaren 25ean, Azpeitian

Martxoaren 25a, festa eguna izango da Azpeitian. Izan ere, gaur eguerdian aurkeztu dute Udalak, Baigera elkarteak eta Loadinn ikasle elkarteak antolatutako jubilatuentzako festa.

Gehiago irakurri
80 urtetik gorako herritarren bizi baldintzen inguruko ikerketa egingo du Udalak

80 urtetik gorako herritarren bizi baldintzen inguruko ikerketa egingo du Udalak

Azpeitiko Udala eta Baigera jubilatu elkartean iazko udaberrian indartu zuten elkarlanean pauso berriak ematen ari dira. Elkarlan horren helburua da herriko jubilatuen bizi baldintzan aztertu eta beharra duten horien bizi baldintzak eta bizi kalitatea hobetzea. CIS-ek egindako inkesta batek azalerazi zuen bazeudela herrian baldintza okerragoetan bizi ziren herritarrak, eta lehen pauso gisa Udalak eta Baigerak Udalak kolektibo horri eskaintzen dizkien diru-laguntzen inguruko informazioa zabaltzeko ahalegina egin zuten. Bide horretan, jubilatu guztiei etxera iritsi zitzaien diru-laguntzen berri esku-orri batean bilduta.

Gehiago irakurri
'Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan eta Gizarte eta osasun arreta ematea' ikastaroan izena eman daiteke datorren asteartea (hilak 17) bitartean

'Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan eta Gizarte eta osasun arreta ematea' ikastaroan izena eman daiteke datorren asteartea (hilak 17) bitartean

Azpeitiko Udalak, Gizarte Sailaren eta Lanbideren elkarlanaren bidez, mendeko pertsoei gizarte erakundeetan-eta osasun arreta ematea ikastaroa abian jarriko du, urtarrilaren 23an. Ikastaroak 370 ordu izango ditu eta zati teorikoa eta praktikoa izango ditu. Saio teorikoak urtarrilaren 23tik ekainaren 7ra bitartean izango dira, 15:00etatik 19:00etara. Ondoren, saio praktikoak egin beharko dituzte ikastaroan parte hartzen dutenek. 

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information