wrapper

Oharrak

Euskera Sub ES

Izen abizenak euskaldundu

Arteche, Aguirre, Goicoechea, Echenique, Echeverria...

Zure abizena horietako bat da? Zenbat aldiz pentsatu duzu abizena euskaratu beharko zenukeela?
Azpeitiko Euskara Patronatuak eta Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak abian dute abizenak euskalduntzeko kanpaina, euskaraz naiz leloarekin, eta dei egiten die euskaldunei bere izanarekin koherente izateko eta abizenak euskalduntzeko.
Azpian duzu izen abizenak euskalduntzeko prozeduraren azalpena. Euskara Patronatuak berak zuzenean lagunduta edo zeure kasa egiteko. Eta gai honekin lotutako ohiko galderen erantzunak dituzu hemen.

Nortasun txartela eta Familia liburua

Euskal deiturak euskaraz jarri nahi izanez gero, bi agiri eraman behar dira Euskara Patronatura:
1. Nortasun txartelaren fotokopia.
2. Familia Liburuaren fotokopia.
Bi agiri horiez gain eskari orri bat ere bete eta sinatu behar da. Eskari orria Euskara Patronatuan eskura daiteke.
Gainontzeko guztia Euskara Patronatuaren esku
Deiturak euskaraz idatzita jartzeko beste bi agiri ere behar izaten dira: eskatzailearen udal-erroldaren agiria eta jaiotza agiria baina beste bi agiri horiek lortzeko ardura Euskara Patronatuak hartzen du bere gain eta baita herritarren eskaria behar bezala beteta Azpeitiko Epategiaren Erregistro Zibilera eramateko ardura ere.

ZEURE KABUZ EGITEKO URRATSAK

Abizena euskal grafiara moldatu nahi dutenek hiru pauso hauek eman behar dituzte:
1. Erroldatuta dauden herriko erregistro zibilera edo bake epaitegira joan eta esan abizena euskal grafiaz ipini nahi duzula.
2. Han emango dizuten eskaera orria edo HEMEN duzuna zure datuekin bete.
3. Agiri hauek eraman:
Nortasun agiriaren fotokopia. Adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.
Hitzez hitzeko jaiotza ziurtagiria. Epaitegietan eskatzen da.
Errolda agiria. Udaletxean eskatzen da, eta, adinez nagusia ez bazara, gurasoena ere beharko duzu.
Ezkonduta bazaude edo seme-alabarik baduzu, familia liburuaren fotokopia.
16 urtetik gorako seme-alabak badituzu, seme-alaben nortasun agiriaren fotokopia.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information