wrapper

Oharrak

Euskera Sub ES

EtorkiZUn: haur etorkinentzako zerbitzua

Egitasmo hau 2006. urteko urrian jarri zen abian, Azpeitiko Udalaren Euskara Patronatua eta Gizartekintza sailaren arteko elkarlanarekin. Egitasmoaren izena EtorkiZUn da, “etorkin”, “etorkizun” eta “ZU” hitzen arteko hitz-jokoa egin nahian sortua: “Euskarak hiztunak behar ditu, gure hizkuntzak inor ez du kanpotar. Hemen denok gara etorkin: batzuk duela hamar mende ailegatu ginen. Beste batzuk orain dela bi minutu. Eta beste asko, berriz, bidean dira. Ongi etorria denontzat!”.

EtorkiZUn egitasmoaren helburua haur eta gazte etorkinei euskara ikasteko bide eraginkor bat eskaintzea da, betiere, Azpeitiko gizarte bizitzan errazago txertatzeko helburuarekin, batik bat, bere hurbileko harreman-sarean: eskolan eta lagunekin.

EtorkiZUn programak bi lan esparru ditu: alde batetik, 6-12 urte bitarteko haurrekin egiten den lana dago eta, beste alde batetik, 12-16 urte bitarteko gazteekin egiten dena. Astean ordubeteko bi saio jasotzen dituzte. 6-12 urtekoekin eguerdietan, 13:45etik 14:45era eskuhartzen da Azpeitiko Euskara Patronatuak dituen geletan. 12-16 urte arteko gaztetxoekin, berriz, saioak arratsaldez izan ohi dira: 17:00etatik 18:00etara, Euskara Patronatuan. Dena dela, etorri berritan eguneroko saioak ere jasotzen dituzte oinarri-oinarrizko komunikazio gaitasuna lehenbailehen lortze aldera.

Ikastetetxeetako jardunari dagokionez esan beharra dago, Azpeitiko hiru ikastetxeetako haur eta gazteek parte hartzen dutela; guztira, batez beste, azkenengo hamar urteotan, 80 neska-mutil izan dira urtero zazpi taldetan banatuta.

Eskaintzen zaien programazioari ostera, talde bakoitzaren beharrretara, gustuetara, interesetara, ezagutza mailara... egokitutakoa da eta ahalik eta saio dinamikoenak egiten dira; betiere jolasa ardatz hartuta.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information