wrapper

Euskera Sub ES

Azpeitiko Udalak Soziolinguistika klusterraren bitartez Azpeitiko hizkuntza-erabileraren era hitanoaren presentziaren neurketa egin du. Kale entzuketan udaberrian, apirilean egin ziren, eta ondorioak atera ostean, gaur aurkeztu dituzte emaitzak.

Josu Labaka Euskara Batzordeburuak azaldu duenez, Azpeitiak euskararen arnasgune izaten segitzen du: "Azpeitia munduko udalerri euskaldunenetakoa dela esan ohi dugu, eta horrela izaten jarraitzen dugu. Euskarak bizi eta sendo segitzen du gure herrian", adierazi du. Aurten, gainera, Udalak hala eskatuta hitanoaren erabileraren neurketa ere egin da: "Guk eskatuta, proba pilotu gisa, neurtu da hitanoaren erabilera gure herrian. Euskararen erabileratik haratago, gure herrian hitanoa neurtzeko baldintzak ere badaudelako", adierazi du. Aitortu du lehen aldia izanda ez dela erraza izan neurketa hori zehatz egitea. "Baina zenbait datu lortu ditugu, eta bilakaera ikusteko hor ditugu", adierazi du.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea