wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak behin behinean astearteko ohiko udalbatzan onartu zituen 2019ko urtarrilaren 1eatik aurrera indarrean izango diren ordenantza fiskalak. Orokorrean, familie eragiten dien tasa eta zergak izoztu egin dira, eta jarduera ekonomikoari loturikoak igo egin dira, zerbait. Erabaki horren alde bozkatu zuen EHBilduk; bera aldetik, EAJtak KPIa igotzea egokiagoa dela argudiatuta, abstenitu egin zen. 

"Udal zerga eta tasek hiru printzipiori bermatu behar dituzte: zerbitzu publikoen kalitatea eta udalaren diru sarreren arteko oreka; progresibitatea; eta ekitatea. Eta hiru printzipio horien araberako proposamena egiten du 2019ko ordenantza fiskaletarako Udal gobernuak; justizia sozialean eta aberastasunaren berbanaketan sinnesten duelako", azaldu zuen Estitxu Elduaien zinegotziak. Hori horrela izanda, familiei zuzenean eragiten dieten zerga eta tasak izoztea eta jarduera ekonomikoari dagozkionak egokitzea onartu da EHBilduren aldeko botoekin, eta EAJtakoen abstentzioarekin. 

Egoera ekonomikoa hobetzen ari da; krisiaren unerik zailenean %17ko langabezia tasa izatetik aurtengo abuztuan %8,4koa izatera pasatu da Azpeitia. Baina datu makroekonomiko horietatik gertuko egoeretara etorrita, okerren pasatu duten familiak oraindik ere errekuperatzen ari dira, eta herritar horiekiko konpromisoa aintzat hartuta, keinu bat egin eta familiei zuzenean eragiten dieten tasa eta zergak ez igotzea erabaki du Udalak", gaineratu zuen. Azken urteetako kudeaketa zorrotzaren ondorioz, Udalak gaur gaurkoz badituela nahikoa baliabide kalitateko zerbitzu publikoen eskaintza eta kalitatea bere horretan mantenduz esfortzu hori egiteko azaldu zuen, eta horregatik hartu dela erabaki hori.

Eta herritarren oinarrizko eskubide sozial eta ekonomikoak bermatzeko helburu horrekin, orain arteko hobari guztiak ere mantendu egingo dira:

  • Kirol patronatuko kuotak familien diru sarreren araberako hobariak izango dituzte.
  • Familia ugariek ere hobariak izango dituzte, beti ere diru sarreren arabera.
  • Kontribuzioa ordaintzen laguntzeko diru-laguntzak ere onartu berri ditugu.

Jarduera ekonomikoari dagozkion zerga eta tasetan, aldiz, egoera ekonomiko berrira egokitzeko neuerriak hartu dira. Izan ere, datuek erakusten dute jarduera ekonomikoa hobetu egin dela herrian, eta horregatik, Jarduera Ekonomikoen gaineko zergan tipoa 0,1eko igo da, beti ere negozio zifraren arabera. Udalak ekonomia sozialaren aldeko apustua egiten jarraituko du eta hala enplegua sortu eta kontratu mugagabeak egiten dituzten enpresek %30era arteko hobaria izaten jarraituko dute. Eta kooperatiba babestuek, federazio eta konfederazioek eta eraldaketarako nekazaritza sozietateek %50eko hobaria izango dute.

Eraikuntza eta obra lizentzien tasak ere egungo egoerara egokitzea proposatzen du Udalak, obren zenbatekoaren arabera kobratzen diren tasak inguruko herritakoetara egokituaz.

Horrenbestez, honela gelditzen dira 2019ko tasa eta zergak;

Urteko etxeko zaborraren tasa: 114 euro, orain arte bezala. Zaborrak biltzeko sistema berriari esker, zabor bilketaren kostuak murriztu dira, eta datozen urteetan ere hala egitea aurreikusten da. Ondorioz, egungo tasa mantenduko da.


Ondasun Higiezinen gaineko Zerga: 0,3074 orokorra; 0,6 industriala; 1,01 landalurrena. Azpeitiko Udalak etxe hutsen gainean errekargoa aplikatzen jarraituko du, horrela alokairu merkatua sustatzeaz gain lortzen diren sarrerak alokaiura sustatzeko laguntzeko erabiliko dira.

Kirol-Patronatoa: bazkide kopurua sendotzen ari da, eta kobertura tasa %65ekoa izango da aurten. Datorren urtera begira, gainera, aurrezkia aurreikuspen da energia kontsumoan beraz, tasak bere horretan matentzea proposatzen da.

Ekonomia jardueretako zerga: tipoa 0,1 igotzea proposatzen da, beti ere enpresen negozio bolumenaren arabera.

 

Zerga orokorrei KPIa ezarrita (%2,2) 110.000 gehiago jasoko lituzkela Udalak zehaztu du Eneko Etxeberria alkateak: "Igo gabe, hori da jasotzeari utziko geniokeena. Jarduera ekonomikoaren zerga eta higiezinen tasa igota, ordea, 54.000 gehiago jasoko ditugu. 56.000 euro inguru utziko ditugu beraz, jaso gabe; hori Udalaren egungo ekonomiko oparoak onartzeko modukoa dela uste dugu: inoizko zorpetze maila baxuena eta soberakin altuena dituelako, eta babes sozial eta ekonomikoa sendotzearen alde ahalegin hori egiteak merezi duela uste du Udala", gaineratu zuen.

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information