wrapper

Oharrak

Etxebizitzen alokairurako laguntzak eskatzeko epea urriaren 15a bitartean itxiko da. Udal dirulaguntza linea horren eskaitzaileek urtero egin behar dute eskaera udaletxean (Herritarren Arreta Zerbitzuan, lehen solairuan). Beraz, aurreko urteetan onuradun izan direnek ere eskatu egin behar dute. Aurten, 180.000 €ko diru poltsa izango da eskatzaileen artean banatzeko.

Azken urteotan etxe hutsetatik abiatutako etxebizitza politika abian jartzeko oinarri sendoen baitan, etxeen alokairurako diru laguntza ematen du Azpeitiko Udalak. Abian jarri zenetik urtez urte gero eta herritar gehiagok eskatu izan dute laguntza; iaz, adibidez, 77 herritarrek jaso zuten, eta duela bost urtetik, indarrean denetik, 300 herritar baino gehaigok jaso dute.

Nori zuzendua

  • 18 eta 35 urte (hau barne) bitarteko adina duten gazteak.
  • Mugikortasun urria duten per tso nak (edozein adinetakoak) edo/eta ezgaitasun absolutoa dutenak.
  • Bananduta edo dibor tziatuta dauden pertsonak. Zaintza partekatu kasuetan, ohiko etxe bizitza ezkonkide ohiek dagozkien zaintza epealdietan erabiliko balute, eta gainontzean beste etxe bizitza bat alokatuko behar balute.
  • 70 urtetik gorako pertsonak.
  • Alargunak.

Diru-sarreren araberako laguntzak

Dirulaguntzaren zenbatekoa, eskatzaileen diru-sarreren arabera ezarritako atal sistema baten oinarritzen da, atal bakoitzari portzentai bat

0,00 € - 15.000,00€ alokairuaren % 50
15.000,00 € - 21.000,00 € alokairuaren % 40
21.000,00 € - 30.000,00 € alokairuaren % 30
30.000,00 € - 35.000,00 € alokairuaren % 20

Diru-laguntza gehienez hilean 250,00 euro eskaera bakoitzeko izango da eta gehienez 12 hilabeteko epealdi batetarako. Alde Zaharrean kokatuta dauden etxe bizitzen kasuan, dirulaguntzaren zenbatekoa atal sistemaren arabera dagokion laguntzari 50 € gehituko zaizkio, edonola ere gehienez hilean 300,00 euroko diru-lagun tza ezar tzen da eskaera bakoitzeko eta gehienez 12 hilabeteko epealdi batetarako.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

1. Eskabide-orria, behar bezala beteta eta sinatuta.

2. Laguntza eska tzen duen pertsona bakoitzaren Nortasun Agiriaren edo egoitza-txartelaren fotokopia.

3. Eskatzailearen eta Bizikidetza Unitatearen errolda agiria.

4. Etxe bizitzaren alokairu-kontratuaren kopia, indarrean dagoena eta diruz lagundu daitekeen epe barnekoa.

5. Kontu Korrontearen titularitatea egiaztatzen duen agiria.

6. Estatu mailan etxe bizitza ren jabe ez izatearen ziurtagiria, laguntza eskatzen duten 18 urtetik gorako kide guztiena, jabetza erregistroak igorria, laguntza eskaera eman baino gehienez 15 egun lehenagokoa.

7. Bizikidetza Unitateko kide guztien diru-sarreren egiaztagiriak: pentsioak, nominak edo beste diru-sarreren agiriak (dagokion erakundeak igorrita).

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information