wrapper

Oharrak

Azpeitiko Udalak Bizitzaz Blai lemapean errepideko istripuen prebentziorako antolatutako kanpainaren bigarren edizioa jarriko du abian, urriaren hasieran. Proiektua elkarlanaren emaitza da; besteak beste aurten ere parte hartuko dute, istripua jasan dutenen senitartekoak, DYA, suhiltzaileak, Udaltzaingoa, pilotu profesionak eta Stop istripuak elkarteek.

Iaz, Errezilgo Udalak aurretik irekitako bideari jarraituz, abiatutako proiektua bidez, gazteen eta errepideko istripuen arteko harremanean abiadurak, alkoholak eta beste hainbat drogaren kontsumoak duten eraginaz hausnartuko da. Mutila izatearen ereduen eta abiaduraren arteko loturak bereziki landuko dira.

“Iaz, 14-18 urte bitarteko eskualdeko ikasleen artean hasi genuen sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuaren oso positiboa egin genuen. Lehen pauso garrantzitsua izan zen guretzat, eta aurten ere lanketa egiteko prest gara”, adierazi du Estitxu Elduaien Gizarte Zerbitzuetako buruak. Aurten ere adin tarte bereko 400 bat ikasleri zuzendutako ikastaroa egingo da ikastetxeen bidez, baina gurasoen lanketan sakondu nahi da. “Aurten indar bereziak jarriko ditugu ikastetxeen bidez bultzatutako lanketaz gain gurasoekin egin nahi dugun sentsibilizazioan”, azpimarratu du.

Programak bi zati

Urriaren 5ean ostirala 09:00tatik 11:00tara ROW SHOW bat egingo da Soreasu aretoan, istripu batean oinarrituta. Bertan, istripu baten ondorioak biktimen ahotik ezagutuko dira, besteak beste.

Ondoren, ikastetxetan Harremanak Hezkuntza Elkarteko teknikariek gaztetxoekin landuko dute gaia.

Horregatik, urriaren 5ean Soreasun egingo den saioa irekia izango da eta horretara zein gurasoekin egingo den beste saio berezian parte hartzera bultzatu eta animatu nahi dira gurasoak. Saio hori, Harremanak Hezkuntza Elkarteko teknikariek eskainiko dute, gaiaren inguruan dituzuen zalantzak eta galderak argitzeko. Saioak urriaren18an ostegunean, izango da Baigerako azkenengo solairuan, 18:30etatik-20:00tara.

Bai jarduera batean bai bestean parte hartu nahi dutenek, urriaren 3a baino lehen eman beharko dute izena, hiru modu hauetakoaren bat erabiliz:
Posta elektroniko bidez, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean
Gizarte Zerbitzuetako Saileko bulegora joanda.
Telefono honetan: 943157192

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information