wrapper

Oharrak

Astelehenean jarriko da abian Herritarren Arreta Zerbitzua, udaletxeko lehen solairuan. Udalak herritarrei eskaintzen dien zerbitzua hobetzea eta tramiteak arintzea eta barne funtzionamendua hobetzea ditu helburu. Gaur aurkeztu dute Estitxu Elduaien eta Aitor Bereziartua zinegotziek bulego berria. Aldaketa nagusienetako bat, ordutegia izango da; astelehenetik aurrera astelehenetik ostiralera 7:30etatik 15:30etara irekita izango da irekita bulegoa herritarrentzat. Larunbatetan 9:00etatik 12:30etara ere izango da herritarren zerbitzura.


Udaletxeko lehen solairuko zati handi bat  egokitu da herritarrentzako erosoagoa bilakatu eta udalarekin izan ditzakeen harreman oro behar bezala atendituta izateko: "Herritarrei arreta integrala eta zentralizatua eskaintzea da helburua. Herritarrak duen behar, tramite edo zerbitzu oro leku bakar batean atenditu eta irtenbidea bertan emango zaio. Harreran egongo diren pertsonek atentidutko dituzte, eta helburua da gune horretatik mugitu gabe, bertan ematea zerbitzua", adierazi du Estitxu Elduaien zinegotziak.

Tramite sinpleenetik hasi eta teknikariekin hitz egin beharreko kontu pertsonaletara arte bertan egingo dira. Bulego berezi bat ere egokitu dute kontu pertsonaletarako, teknikariak zein politikariak bertara etorriko dira herritarrak atenditzera.

Hala, zerga kontuak egitera ez da kontuhartzailetzara joan beharko, edo hirigintzako obra baimenak eta egitera ere ez. Ate bakarra ere izango da udaletxearekin harremanetarako astelehenetik aurrera hirigintzako atea itxi egingo delako.

Aldaketa nagusiak

  • Ordutegia zabaldu da: goizeko 07:30etik 15:30era, eta larunbatak ere mantendu egingo dira, nahiz eta 09:00etatik 12:30era (uztaila eta abuztua salbu, eta zubi egunak kenduta). 
  • Lekua egokitu da bertan jende gehiago atenditzeko, 3 mahai, itxaron zerrenda ahalik eta txikiena egoteko, eta zain egon behar duena ere eroso egoteko. Bulegoko sarreran zenbakia hartu beharko dute herritarrek eta egokitzen zaienean 
  • Zerbitzuen eskaintza zabaldu da eta hauek dira egingo direnak:
  •  Udalaren eta herritarren informazioa (Udalak ematen dituen zerbitzuak, udal jarduerekin zerikusia duten agiriak eman, deialdiak...). telefonoz, emailez edo aurrez aurre; tramite ugari (Agiriak erregistratzea,  biztanleen Udal Erroldari lotutakoak; diru-laguntza eskariak erregistratzea; obra baimenen eta jarduera lizentzien eskariak, baita jarduerak irekitzeko aurrekomunikazioak erregistratzea ere; lan eskaintza publikoetan parte hartzeko eskaerak aurkeztea; udal argibide-eskaerak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzara zuzendutakoak,Udalak duen hitzarmena dela eta; ondasunen eta eskubideen gaineko kalteak erreklamatzea; administrazio-tramiteei buruzko informazioa ematea eta tramiteak hastea: baldintzak, dokumentazioa; katrastoaren kudeaketa; lusbaliaren kudeaketa; kexa, iradokizun eta matxurak aurkeztu; IMSERSOko opor programaren kudeaketa.

Hala ere, bada aldaketarik izango ez duen sail bat, Gizarte Zerbitzuena: "Gizarte Zerbitzuen erabiltzaileen intimitatea bermatu nahi dugu; zita pertsonal asko izaten dituzte, eta ohiko funtzionamenduarekin jarraitzea erabaki dugu", zehaztu du Elduaienek. 


Hobekuntza handiena diru bilketan egingo da. Astelehenetik aurrera ordainketak helbideratu, zorrik ez edukitzearen ziurtagiriak jaso, ordainagiri bikoiztuak lortu, autolikidazioaketa ordaindu gabe dauden ordainagiriak kudeatu ahal izango dira udaletxetik irten gabe: "Orain artean ordaindu gabeko fakturak banketxeetan ordaindu eta ziurtagiria ekarri behar izaten zen udaletxera. Hemendik aurrera bertan ordaintzeko aukera izango da, eta asko erosotasun handia izango da herritarrentzat", gaineratu du. 

Efizientzie eta barne funtzionamendua hobetzea helburu

Herritarrei eskaintzen zaien zerbitzua hobetzeaz gain, Udal administrazioa azkartu eta efizienteago izatea: barne funtzionamendua hobetzea ere bada helburua: "Tramitazio eta ohiko zerbitzuak Herritarren Arreta zerbitzuan emateko, orain arte egon den lan egiteko moduari buelta bat eman zaio, egiturak, funtzionamenduak, etb berraztertu dira, eta barne funtzionamendua hobetzeko pausoak ere eman dira. Helburua da udala ere, bere barne funtzionamenduan, ahalik eta eraginkor eta efizienteena izatea", azaldu du Aitor Bereziartua zinegotziak.

Udalaren helburua hasieratik izan da herritarrei ahalik eta zerbitzu honena ematea, eta administrazioa azkartu, eguneratu eta efizienteago egitea. Bide horretan pauso garrantzitsua da HAZ abian jartzea.  Baina izango da beste pausorik, hala, Bereziartuak aurreratu du udazkenean "beste salto esanguratsu bat emango dela": administrazio elektronikoa martxan jarriko da: "Horrek aurrerapauso eta erosotasun handia ekarriko dio herritarrari, aurrez aurreko zerbitzuaz gain internet bidez tramite guztiak egiteko modua izango duelako, edozein ordutegi eta egunetan. Hori martxan jartzeko lanean buru-belarri ari gara orain, udazkenen amaierarako guztia prest egongo da. Halere, dagokion unean aurkeztuko dugu eta herritarrek behar adinako informazio guztia izango dute eskura, abian jarri aurretik", zehaztu du. 

 

Bihar itxita, astelehenetik ordutegi zabalagoa

Aldaketa nagusienetako bat, ordutegia izango da; astelehenetik aurrera astelehenetik ostiralera 7:30etatik 15:30etara irekita izango da irekita bulegoa herritarrentzat. Larunbatetan 9:00etatik 12:30etara ere izango da herritarren zerbitzura.

Astelehenerako azken azpiegitura teknikoak egokitzeko lanak direla eta, bihar, ekainak 2, larunbata udaletxea itxita egongo da. 

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information