wrapper

Oharrak

350.000 euro ekonomian eragin eta lanpostu duinak sortzeko herrian

350.000 euro ekonomian eragin eta lanpostu duinak sortzeko herrian

Krisi ekonomikoaren urterik gogorrenetan, enpresak egoera larrian eta langabezia datu kezkagarriak ziren unean, 2013. urtean Udalak hitzetatik ekintzetara egiteko pauso garrantzitsua eman zuen herriko ekonomia indartzeko sustepen ekonomikorako diru laguntzak abian jartzean. Ordutik, urtez urte gero eta eskaera gehiago jaso dira, eta gero eta ezagunagoak dira herritarren artean ere. "Laguntza hauek garatzerako garaian gure harreman sarea jarri genuen martxan; lehen sektoreki, merkataritzako, zerbitzuetako eta industriako eragileekin bildu ginen. Beharrak aztertu eta landu ostean osatu genituen laguntzak, eta urtez urte herritarren beharretara egokitzeko ahalegina egin dugu. Gaur egun, oraindik ekarpenetara irekiak gaude", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak.

Iaz, lehen aldiz diru guztia banatu zela azaldu du Estitxu Elduaien zinegotziak: "Urtez urte gero eta eskaera gehiago jaso dira. Iaz 89 eskaera jaso genituen, eta diru guztia banatu zen". Horregatik, aurten, diru kopurua handitu du Udalak, eta 350.000 euroko diru-laguntza da.

"Herrian emaitzak ikusten ditugu, abian jartzen diren proiektuen berri izaten baitugu. Horretaz gain, ordea, beste hainbat Udaletatik ere etorri izan zaizkigu laguntza hauen inguruko informazio eske, eta hainbatek jari dituzte abian, gure antzera", aipatu du Etxeberriak.

Beste hainbat faktoreren artean, Azpeitiko langabezia tasa baxua laguntzen ondorio ere badela uste du Etxeberriak: "Langabezia tasa baxua dugu, baina lanpostuen prekaritateak eta lan baldintza eskasek asko kezkatzen gaituzte. Horri aurre egiteko ere badira laguntza hauek. Krisi aurretik baino soldata eta baldintza eskasagoak ditugu gaur egun orohar, eta horri aurre egitea dugu erronka", zehaztu du. 

1. Emaitza bezala enpleguaren sorrera duten proiektu ekintzaileak eta izaera soziala dutenak sustatzeko laguntzak. Gehienez 40.835 €ko kopurua bideratuko da.

Helburu soziala duten proiektuak ekintzaileak lagunduko dira eta inplizituki balore solidarioak, komunitarioak eta gizarte-justiziakoak barneratzen dituztenak eta gizartearen onurakoak direnak.

2.   Merkataritza sektorean eta/edo lehenengo sektorean enplegua eta ekonomia sustatzeko laguntzak. Gehienez 46.665 €ko kopurua bideratuko da.
Langileak kontratatzea.

  • Merkataritzza arloko lehiakortasuna eta lehen sektorea sustatzzeko ekintzzak edo jarduerak egitea.
  • Lehen sektoreko herriko produktuen kontsumoa.
  • Lokalek edo komertzioek burutzen dituzten jarduerak edo inbertsioak egokitzeko eta behar berrietara moldatzeko (adibideak modu orientagarrian: lokalak handitzea, negozio lerro berriak sortzea, erakusleihoak berritzea, etabar).
  • Lehenengo sektorea ezarri, eraberritu edo finkatzea.
  • Azpeitiko Alde Zaharrean, Nuarbe auzoan eta Urrestillan merkataritzako edo lehen sektoreko jarduerak jartzea.
  • Azpeitiko Alde Zaharrean merkataritzako edo lehen sektoreko jarduera xede duten lokalen alokairuak.

3.  Enplegua sortu edo mantentzen duten industria-proiektu estrategikoak eta berritzaileak eta inbertsio proiektuak bultzatzera bideratutako diru-laguntzetarako, gehienez 192.500 €ko kopurua bideratuko da.

Enplegua sortu eta mantentzeko zailtasunari aurre egiteko laguntza lerroa da honakoa. Diru-laguntza hau jaso ahal izango dute deialdia argitaratu aurretik sortuak dauden eta 250 langile baino gutxiago dituzten enpresek. enpresa txiki eta ertainentzat askotan zaila izaten da industria-proiektu estrategikoak gauzatu eta garatzea edo instalazioak egokitu edo erosteko inbertsioak egitea eta horretan laguntzen du lerro honek.

4.  Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueratan enpleguaren sorrera bultzatzeko diru-laguntzetarako, gehienez 70.000 €ko kopurua bideratuko da.
Edozein izaera juridikopean sorturiko enpresa jarduera sortzeagatikgatik, jarduera burutzen duena pertsona fisikoa edo pertsona juridikoa dela  laguntzen da. Lehen aldiz autonomo jartzen diren eta bere kontu lanean hasi berriak laguntzen dira lerro honetan. Laguntza jasotzeko ez da ofizina fisikorik behar, etxetik lan egin edo lantegiren batean autonomo hasi berri diren pertsonek ere jaso dezakete. 

Eskaerak, urriaren 15a arte
Eskaerak urriaren 15a bitartean udaletxeko sarreran edo Azpeitia Berritzenen entregatu beharko dira. Informazio gehiago behar duenak Azpeitia Berritzenera jo daiteke: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. idatzi, 943 15 71 83 telefonora deitu edo Sindikatu Zaharreko 2. solairura.

Laguntzen oinarriak

Leer más
Azoka plazako elikagunea Artxara Kooperatiba Elkarte Txikiak kudeatuko du

Azoka plazako elikagunea Artxara Kooperatiba Elkarte Txikiak kudeatuko du

Azpeitiko azoka plazako elikagunearen kudeaketa esleitu du Udalak eta irabazi asmorik gabeko Artxara Kooperatiba Elkarte Txikiaren esku geldituko da bertako produktuen salmentarako saltokia, obrak bukatu ostean. Proiektu bakarra aurkeztu zen lehiaketa publikora, eta kontratazio mahaiak teknikoki balorazio altua eman zion proiektuari eta uztaileko plenoan eman zitzaion onespena, aho batez, esleipenari.

Leer más
Betharram eraikinaren itxura erabakitzeko galdeketa abian da, hilaren 24a bitartean

Betharram eraikinaren itxura erabakitzeko galdeketa abian da, hilaren 24a bitartean

Betharram eraikinaren kanpoko itxura erabakitzeko galdeketa abian jarri dute Azpeitiko Udalak eta Iraurgi Ikastetxeak. Gaurtik hilaren 24ko gauerdira arte izango dute 16 urtetik gorako herritarrek botoa emateko aukera Internetez. Aurrez aurre botoa eman nahi dutenek irailaren 23an, larunbata 9:00etatik 12:30ak arte udaletxeko sarreran izango dute horretarako aukera. 

Leer más
Kultur disziplina anitzeko proiektuak gauzatuko dira herritarren gozamenerako Sorkuntza Bekaren bidez

Kultur disziplina anitzeko proiektuak gauzatuko dira herritarren gozamenerako Sorkuntza Bekaren bidez

Bederatzi proiektu aurkeztu ziren aurtengo Sorkuntza Bekara, eta irizpide teknikoetara egokituta proiektuak zortzi zirela adostu ondoren, horien artean 12.000 euroko beka banatzea erbaki zuen epaimahaiak. Disziplina anitzetako proiektuak garatzen hasiak dira sortzaile berriak. 

Leer más
Etxebizitzen alokairurako diru-laguntzak eska daitezke urriaren 15a bitartean

Etxebizitzen alokairurako diru-laguntzak eska daitezke urriaren 15a bitartean

Udalak eskaintzen dituen etxebizitza alokairua ordaintzeko laguntzak abian dira, eta herritarrek urriaren 15a bitartean aurkez ditzakete eskariak. Azken urteotan 200dik gora herritarrek jaso dute laguntza hori, eta aurten ere 200.000 euro diru poltsa jarri du Udalak. 

Leer más
Datu positiboak eta sentsazio hobeak utzi dituzte udan bisitari eta turistek

Datu positiboak eta sentsazio hobeak utzi dituzte udan bisitari eta turistek

Udako opor garai nagusia bukatu bada ere, Azpeitiko kaleetan oraindik ere ikus daitezke, astegun zein asteburuetan, herria ezagutzera etorritako turista eta bisitariak. Abuztua bukatuta iazko abuztuan Udalak abian jarri zuen Turismo bulegoan jasotako datuak plazaratu nahi izan ditu. Bulego honen helburu nagusia Loiolara zein Burdinbidearen Euskal Museora etortzen direnak herrira erakartzea da.

Leer más
Lan istripuz hildako beharginaren heriotza salatzeko kontzentrazioan izan dira Udal ordezkariak

Lan istripuz hildako beharginaren heriotza salatzeko kontzentrazioan izan dira Udal ordezkariak

Ostiral eguerdian lan istripuz hil zen langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzea egin da gaur 11:30etan Glual enpresaren aurrean. Azpeitiko Udalak bat egin du ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek deitutako hitzorduarekin, eta bertan izan dira Udal Gobernuko ordezkariak. 

Leer más
Doluminak eta babesa adierazi nahi dizkie Udalak gaur hildako beharginaren senide eta gertukoei

Doluminak eta babesa adierazi nahi dizkie Udalak gaur hildako beharginaren senide eta gertukoei

Azpeitiko Udalak gaur Glual energy enpresan lan istripuan hil den langilearen familia, lankide eta gertukoei doluminakeman eta bere elkartasuna adierazi nahi die. Golpe gogorra da langileriarentzat eta herriarentzat gaur Azpeitian gertatutakoa. Elkartasunaz gain beharrezko laguntza guztia ere eskainiko die gertukoei Udalak, hala behar izanez gero.

Leer más

Eraso matxista salatzeaz gain, errespetua eskatzen dute Errezilgo eta Azpeitiko udalek

Errezilgo eta Azpeitiko udalek argi gaitzetsi nahi dute duela zenbait egun bi herrietako herritarrak tartean direla Bizkaian gertatu den eraso sexista. Errezilen eta Azpeitian eraso sexistek tarterik ez dutela  adierazi nahi dute ozen eta argi. 
 
Biktimari, familia zein ingurukoei elkartasuna adierazteaz gain, bi udalek horretarako dituzten baliabide guztiak jartzen dituzte beraientzat, hala behar izanez gero. 
 
Herritarrei eskatzen diete zurrumurru eta txutxumutxuak alde batera uzteko eta gaia behar duen eta eskatzen duen bezalako errespetuz tratatzeko.
Leer más

Festa ikaragarriak izan dira

Bukatu berri diren saninazioak "ikaragarriak" izan direla azpimarratzen du Mikel Ibartzabal Festa batzordeburuak. Uztailaren 19tik ia egunero izan da zerbait herrian, eta ekitaldi guztiak jendetsuak izan dira: "Ekitaldi guztietan jende mordoa ibili da; bai kontzertuetan, bai umeentzat antolatutako ekintzetan... eta dena arazorik gabe joan da" adierazi du.

Saninazio egunei dagokionez hiru egun handi izan dira. Uztailaren 30 eta 31n zein abuztuaren 1ean jende asko ibili da egunez zein gauez.

Ibartzabalek bukatzeko festak antoltzen eta ekitaldiak aurrera eramateko lan egin duten guztiak eskertu nahi izan ditu: "Haujijijai batzordeko kideak zein Festa Mahaikoak eskertu nahi ditut beraien lanik gabe hau ez zelako posible izango" dio.

Eraso matxisten kontrako kanpaina garrantzitsua

Festa giroan gertatzen diren eraso sexisten jakitun, bigarren urtez jarraian, arazo horren inguruko sentsibilizazio, informazio eta harrerarako karpa jarri da Plaza txikian, hiru egunez. Leire Etxaniz Parekidetasun zinegotziaren arabera, "ezinbestekoa" bihurtu da kanpaina. Hiru egunetan jende asko joan da karpara, galdezka, informazio eske zein esperientziak kontatzera: "Tamalez, festa giroan ere ohiko dira erasoak, eta horri aurre egin eta festak libre gozatzeko kanpaina egiten saiatu gara. Karpara jende asko etorri da emakume zein gizon, eta herritarrek zerbitzu hori eskertzen dutela adierazi digute", adierazi du. Aurtengoan ere Udalak ez du eraso aipagarririk gertatu denik jakin: "Balorazio oso positiboa egiten dugu bigarrengoz. Karpak bere funtzioa ondo bete duela uste dugu, erasoei aurre egiteko eta herria sentsibilizatzeko balio izan du. Festak bukatuta, indarkeria matxistari aurre egiteko programekin lanean jarraituko dugu, arazo honekin lehenbailehen bukatzeko".

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information