- 08/02/2024
0-3 urte arteko etapari buruzko hitzaldia izango da otsailaren 15ean
Treba Gurasoak egitasmoa Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatutako ekimena da. Ekimen horretako hurrengo hitzaldia otsailaren 15ean, 18.00etan, izango da, Azoka Plazako aretoan. Hitzaldiaren izenburua Oinarri sendoak 0-3 urte bitartean izango da, eta Nerea Mendizabalek eskainiko du. Leer más- 07/02/2024
Otsaileko ohiko udalbatzarra egin zuten atzo
Aho batez onartu zituzten gai ordenago bi puntu: alde batetik, behin betiko onarpena eman zioten Azpeitiko HAPOren lehenengo aldaketa puntualari (Garmendialde 2 HE-ko 2.2. Perdillegi azpieremuari eta San Martin 2.3 JZ-ri); bestetik, Gizarte Zerbitzuak alorreko kontratazio espedientea ere guztien oniritziarekin onartu zuten. Leer más- 06/02/2024
Dagoeneko eman daiteke izena Elizkaleko adinekoentzako etxe tutelatuetan
Adinekoentzako etxe tutelatuak aurkeztu ditu Azpeitiko Udalak. Hamabi etxe dira, eta modu independentean baina, aldi berean, behar duten laguntza guztiarekin bizitzeko aukera emango diete adinekoi. Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, Gizarte Zerbitzuetara jo behar da. Leer más- 06/02/2024
Iruzur saiakerak izan dira herriko hainbat komertziotan
Azken egunotan, telefono deiak jaso dituzte herriko hainbat komertziotan, ordainketa bat egin ezean, argindarra moztuko dietela esanez. Iruzur saiakera da. Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan Udaltzaingoarekin. Leer más- 02/02/2024
Asteartean izango da otsaileko ohiko udalbatzarra
Urteko bigarren ohiko udalbatzarra asteartean, otsailak 6, izango da, 19:00etan hasita, udaletxeko pleno aretoan. Besteak beste, Azpeitiko Udalaren 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren eguneraketa landuko da. Leer másPróximos eventos
29
Mar
Foru ibilbideko erakusketa aretoan