wrapper

Oharrak

Albiste Nabarmenduak

Ostiralera arte luzatuko da festetan lan egiteko izen emate epea
Azpeitiko Udalak udako herriko festetako jaiak irauten duten epealdirako hainbat eginkizunetarako pertsonak kontratatzeko beharra du. Helburu zehatz horretarako deialdia egin du eta interesa duten pertsonek izena eman ahalko dute Azpeitiko Udaleko
Oposizio lehiaketa bidez brigadako lau postu betetzeko izen emate epea irekita, uztailaren 24ra arte
Bihartik uztailaren 24ra bitartean (egun hori barne) udaletxeko lehen solairuan, Herritarren Arreta Zerbitzuan (7:30etatik 15:30era, astelehenetik ostiralera) izango dute interendunek izen emateko beharrezko dokumentazioa aurkezteko aukera. 
LGTBQ+ kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko Nazioarteko Egunaren harira, Udal adierazpena
Auren ere ekainaren 28an, LGTBQ kolektiboaren sexu askatasunaren aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da. 1969ko ekainaren 28ko gauean, New Yorkeko Stonewall pubean, transexual, lesbiana eta gay talde bat matxinatu zen, poliziek eginiko abusuak salatu
Loiola helmuga turistiko gisa ezagutarazteko plan estrategikoaren baitan Inaziotar ondareari buruzko bisita gidatua eta proiektuaren aurkezpena egingo dira ostegunean

Loiola helmuga turistiko gisa ezagutarazteko plan estrategikoaren baitan Inaziotar ondareari buruzko bisita gidatua eta proiektuaren aurkezpena egingo dira ostegunean

Uztailak 19an arratsaldeko 18:30etatik aurrera, burutuko den inaziotar ondarearekin lotutako doako bisita gidatua egingo da. Ondarez-eko Juan Bautista Mendizabal jaunak eramango du aurrera bisita. Horren aurretik, proiektuaren aurkezpen labur bat eta herritarren artean egin den inkestatik lortutako emaitzen kontraste sesio labur bat egingo da Azpeitiko udaletxeko lehen solairuko pleno aretoan.  Leer más
Disziplina anitzetako 7 proiektu gauzatuko dira aurten, Sorkuntza bekaren bidez

Disziplina anitzetako 7 proiektu gauzatuko dira aurten, Sorkuntza bekaren bidez

Urtez urte gero eta eskaera gehiago ditu Sorkuntza Bekak. Aurten, disziplina oso desberdinetako 15 proiektu aurkeztu dira, eta  zazpi izan dira sarituak. "Beka eskuratu dutenak zoriondu nahi ditugu, baina beka jaso ez dutenei ere adierazi nahi diegu segitzeko beka eskatzen, eta sormena lantzen. Aurten ez da posible izan denak laguntzea, baina jarraituko dugu baliabideak eskaintzen", adierazi du Josu Labaka Kultura zinegotziak.  Leer más
Udako ikastaroen baitan, herri hezitzaileez eta kultur transmisioaz hausnartu eta hainbat proiektu ezagutzeko aukera izango da datorren astelehen eta asteartean

Udako ikastaroen baitan, herri hezitzaileez eta kultur transmisioaz hausnartu eta hainbat proiektu ezagutzeko aukera izango da datorren astelehen eta asteartean

Azpeitiko Udalak EHUko udako ikastaroen baitan antolatuta, datorren astelehen eta asteartean 'Herriak eta kaleak, gizarteak eraikitzeko plazak. herri hezitzaileak eta kulturgintzaren transmisioa euskal herrian Herrietan garatzen diren hainbat ekimen, proiektu eta politikaz hausnartu nahi da ikastaroan, hezkuntza eta kultura ikuspegitik bereziki' ikastaroa egingo da Miramar jauregian, Donostian. Ikastaroaren helburua da herri hezitzaile kontzeptuaz erreflexioa egin eta herrietan garatzen den hezkuntza, balio, kultur transmisio eta sormenaz hausnartzea. Leer más
Udan ere familia ekintzak izango dira Ekoetxean

Udan ere familia ekintzak izango dira Ekoetxean

Udan ere familientzako ekintzak eskainiko ditu Ekoetxeak. hala, uztailaren 15ean landareen hazkuntzarako teknika japoniar bat, Kokedama, sortzeko aukera izango dute 6 urtetik 12urtera arteko haurrek eta beren familiek. Abuztuaren 26an, berriz, artoa aletu, ehotu, artaburuaren hostoekin eskulanak egin eta taloa egiten ikasteko aukera izango da. Bi ekintzetarako plazak mugatuak dira eta aurrez izena eman behar da (943 81 24 48 da Ekoetxeako telefonoa). Leer más
Ostiralean bukatuko da babestutako etxebizitzetan izena emateko epea

Ostiralean bukatuko da babestutako etxebizitzetan izena emateko epea

Udalak eraikiko dituen etxebizitza babestuetan izena emateko epea bukatzear da. Uztailaren 13ra arte izango da udalak eraikiko dituen babes ofizialeko zein tasatutako etxebizitzetan izena emateko aukera.  Leer más

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information