wrapper

HAZeko izapide elektronikoak egiteko ekipoa igerilekuan egongo da aurrerantzean
Ordainagiriak edo isunak ordaintzeko, errolda agiria ateratzeko, idatziei sarbidea emateko eta beste hainbat tramite egiteko aukera ematen du herritarren arreta zerbitzuko izapideak egiteko ekipoak. Udaletxeko lehen solairuan egon da orain arte,
Apirilaren 18an amaituko da 2024ko sorkuntza beketara proiektuak aurkezteko epea
Azpeitiko Udalak 2017an onartu zituen aurrenekoz kultur sorkuntza bekak, eta urtez urte egitasmoa sendotzen joan da. Aurten ere 20.000 euro jarriko ditu artistek beren proiektuak sor ditzaten. Bi modalitate egongo dira: 12.000 euro bideratuko ditu
Zaparraie taldea, Azpeitiko Euskara Mahaiko kide berria
Norabide berean eta elkarlanean arituz, bakoitzak bere eginkizuna eta estiloa izango ditu: euskararen normalizazioa mahaiak, herritarren kontzientziazioa Zaparraiek. Azpeitiko Euskara Mahaiak 2024. urteko lehenengo bilera egin zuen atzo

OficinaVivienda

AzpeitiaOroimena

Datorren astelehenean bukatuko da bi udal laguntza eskatzeko epea. Alde batetik, etxebizitzen alokairurako udal laguntza eskatzekoa; eta, bestetik, sustapen ekonomikorako laguntza jasotzekoa.

 

ETXEBIZITZEN ALOKAIRURAKO DIRU LAGUNTZA


Etxebizitzen alokairurako laguntzak eskatzeko epea urriaren 15a bitartean itxiko da. Udal dirulaguntza linea horren eskaitzaileek urtero egin behar dute eskaera udaletxean (Herritarren Arreta Zerbitzuan, lehen solairuan). Beraz, aurreko urteetan onuradun izan direnek ere eskatu egin behar dute. Aurten, 180.000 €ko diru poltsa izango da eskatzaileen artean banatzeko.

Azken urteotan etxe hutsetatik abiatutako etxebizitza politika abian jartzeko oinarri sendoen baitan, etxeen alokairurako diru laguntza ematen du Azpeitiko Udalak. Abian jarri zenetik urtez urte gero eta herritar gehiagok eskatu izan dute laguntza; iaz, adibidez, 77 herritarrek jaso zuten, eta duela bost urtetik, indarrean denetik, 300 herritar baino gehaigok jaso dute.

Nori zuzendua

  • 18 eta 35 urte (hau barne) bitarteko adina duten gazteak.
  • Mugikortasun urria duten per tso nak (edozein adinetakoak) edo/eta ezgaitasun absolutoa dutenak.
  • Bananduta edo dibortziatuta dauden pertsonak. Zaintza partekatu kasuetan, ohiko etxe bizitza ezkonkide ohiek dagozkien zaintza epealdietan erabiliko balute, eta gainontzean beste etxe bizitza bat alokatuko behar balute.
  • 70 urtetik gorako pertsonak.
  • Alargunak.

Diru-laguntzaren inguruko informazio osoa hemen. 

 

SUSTAPEN EKONOMIKORAKO LAGUNTZA

 

Merkataritza arloan eta lehen sektorearen arloan enplegu sustapena finantzatzera bideratutako diru-laguntzak. 75.000€


a)  Langileak kontratatzea. Lehen sektoreari eta merkataritza arloari laguntza berezi bat eman nahi zaio, lana aurkitzeko erraztasuna hobetuko duten neurriak bai eta langileen lan baldintzen hobeku­tzarako, aldi baterako nahiz kontratu mugagabeak, lagunduz. Lanaldi osorako 600 €, hiru hilabete edo gehiagorako denean. Lanaldi erdia 300 €. 1.200€ sei hilabete baino gehioagorako lanaldi osoko lanpostua sortzen denean. Kontratu mugagabeak 1.000€ zati baterako lanaldia denean, eta 2.000€ lanaldi osorako denean.

b)  Merkataritza arloko lehiakortasuna eta lehen sektorea sustatzeko ekintzak edo jarduerak egitea. Jarduerek, diruz lagunduak izateko, merkataritzako eta lehen sektoreko jarduerak bultzatzea, lehiakortasuna hobetzea eta aipatutako arloak biziberritzea dute helburu. Lerro honen barruan, bi laguntza bereizten dira

1)  Lehen sektoreko herriko produktuen kontsumoa.

  •  Irabazi asmorik gabeko herriko eragile nahiz talde desberdinek antolatutako jardueretan lehen sektoreko produktuak kontsumitu eta jarduera hauek sustatzen dituztenean, proiektuaren gastu lagungarrien (BEZ barne) % 50a lagunduko da diruz, eta lagunduko den zenbatekoa ez da 400 € baino handiagoa izango.
  • Herriko taberna eta ostalaritzarekin loturiko beste establezimenduek, bertako lehen sektoreko produktuak erosi eta hauek herritarren eskuetara jartzen dituztenean, beti ere urtean zehar modu jarraikor batean, gastuen % 20a lagunduko da diruz, eta lagunduko den zenbatekoa ez da 2.000 € baino handiagoa izango.

2)  Lokalek edo komertzioek burutzen dituzten jarduerak edo inbertsioak egokitzeko eta behar berrietara moldatzeko (adibidez, lokalak handitzea, negozio lerro berriak sortzea, erakusleihoak berritzea...) . Gehienez proiektuaren gastu lagungarrien % 30ra bitartean lagunduko da, eta zenbateko hori ez da 1.000 € baino handiagoa izango.

c) Lehen sektorea ezarri, eraberritu edo finkatzeko proiektuetan gehienez 2.000 €-ko diru-laguntza emango da proiektu bakoitzeko
— Nekazaritza ustiapenen lehiakortasuna eta ingurumen arloko jasangarritasuna hobetzera bideratutako jarduketak bultzatzea.
— Nekazaritza-ustiapenetara nekazari gazteak sartzea bultzatzea.

d) Azpeitiko Alde Zaharrean, Nuarbe auzoan eta Urrestillan merkataritzako edo lehen sektoreko jarduerak jartzea.

e)  Azpeitiko Alde Zaharrean merkataritzako edo lehen sektoreko jarduera xede duten lokalen alokairuak.

Industria proiektu estrategiko edo berritzaileen bitartez enplegu sustapena finantzatzera bideratutako diru-laguntzak.

1. 15 langile edo gutxiagoko enpresetarako industria-proiektu estrategikoak exekutatu eta garatzea.
Proiektuek enplegua sortzen edo manten­tzen lagundu behar dute. Proiektuek izaera estrategikoa eta berritzailea izan behar dute eta onura publikokoak izan behar dute. 8.000 € arte jaso dezakete. Asmoa proiektu berriak laguntzea da, eta lehentasuna izango dute aurrez laguntza izan ez duten proiektuek. Hala ere, aurrez laguntza jaso duten proiektuak banan-banan aztertuko dira, eta udaleko ekonomia batzordean hartuko da erabakia.

2. Instalazioak egokitu edo erosteko inbertsioak egitea, edota ekipamendu tekniko eta teknologikoak erostea, 50 enplegatu baino gutxiagoko enpresentzat. Gutxienez, 120.000 €ko inbertsioa egin beharko dute. 50 langile azpitik dituzten enpresek 11.000 € arte, 50-250 bitartean dituztenek 10.000€ gehienez.

3. Enpresaren helbide soziala Azpeitian duten industria-jarduera berriak jartzea.
Enpresak, jarduera berri gisa, 30 langile izan behar ditu gutxienez. Industria-jarduera berriak 700.000 €ko inbertsioa egin behar du gutxienez. Industria-jarduera berriak enpleguari eu­tsi beharko dio eta/edo enplegua sortu beharko du 12 hilabetez gutxienez. 50.000€ arteko laguntza jaso dezake.

Ekintziletasuna sustatuz, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko diru-laguntzak

Jarduerak estrategikoak edo berri­tza­ileak direla ulertuko da ikerketa, berrikun­tza eta garapen-proiektuak gauza­tze­a dituzten enpresa-jarduerak, sortu ahal dituzten lanpostuen arabera, eta oro har, oinarri teknologikoa eta/edo balio eran­tsi handia duten jarduerak, sare ekonomikoaren diber­tsi­fikazioa eta kalitatezko enplegua sor­tze­ko gaitasuna kontuan hartuta.

Laguntzen inguruko deialdia eta oinarriak kontsultatu hemen.