wrapper

Oharrak

Iazko azaroan jarri zen abian doako Kirol Orientazio Zerbitzua igerilekuan, eta sei hilabetean izan duen arrakasta ikusita, zerbitzua zabaltzea eta hedatzea erabaki du Azpeitiko Udalak. Zerbitzu horren helburua da jarduera fisikoaren onurak ahalik eta herritar gehienengana iristea, beren osasun fisiko, psikiko eta soziala hobetzeko asmoarekin, eta horretarako banan banako aholkularitza eskaini eta jarraipena egiten du.

Sei hilabetean 35-40 lagunengana iritsi da dagoeneko zerbitzua, eta eskaera eta itxaron zerrenda gero eta handiagoa denez, ikasturte berrian zerbitzua zabaldu egingo da. "Osasunean eta ongizatean eragitea da helburua, eta horregatik, Osakidetzarekin akordioa egin eta haiek ere Kirol Orientazio Zerbitzuaren sarean sartzea lortu dugu", azaldu du Estitxu Elduaien zinegotziak. Hala, anbulatorioarekin hitzarmena egin da, eta bertako medikuek ere bideratuko dituzte pazientean zerbitzura.

Kirol Orientazio zerbitzua eragile ezberdien arteko elkarlanean sortu zen hasiera hasieratik. Hala, Udalaren kirol saila, Gizarte Zerbitzuak eta Gazteria eta Parekidetasun Sailak, ikastetxe guztiak eta Baigera hasiera hasieratik inplikatu dira egitasmoan. "Ariketa fisikoak pertsona guztientzat onura fisiko, psikiko eta sozialak dakartza, eta arrazoi ezberdinegatik egiteko modurik, motibaziorik edo baliabiderik ez dutenei aukera hori eskaini eta bizi kalitatea hobetzea nahi dugu zerbitzu honekin", gaineratu du zinegotzia.

Maider Aizpuru da zerbitzua ematen duen teknikariaeta bere hitzetan “pauso garrantzitsua da anbulatorioarekin elkarlanean hastea, edonolako gaitz, min edo patologia duten pazienteei ariketa fisikoaren bidez laguntzeko aukera eskainiko digulako, beti ere medikuaren oniritziarekin".

Hemendik aurrera, beraz, Kirol Orientazio zerbitzuak beste ate bat izango du: orain arte igerilekuan edo ikastetxeetan ematen zuen zerbitzuari anbulatoriokoa gehituko zaio.

 

ZERBITZUA

Igerilekua

  • Asteartea: 10:00etatik 12:30etara eta 15:00etatik 17:00etara

           Aurrez hitzordua hartu behar da: 688845119 edo Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.

Anbulatorioa

  • Ostirala: 11:15etatik 12:30era (medikuaren aginduz)

Ikastetxeak

  • Hezkuntza zentroak berak bideratuta, berak erabakitako ordutegian.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information