Herritarrek hartu dute ohitura Izarraizko Atea parkera joateko; haur eta gaztetxo ugar joan ohi dira bero egunetan, baina paseora joan ohi direnak ere gero eta gehiago dira. Bero egunetan igerileku edo hondartzaren alternatiba ere bada parkea askorentzat: “Bero egunetan jende gehiago joan ohi da parkera, bai herritarrak eta baita inguruko herrietako bizilagunak ere”, adierazi du Josu Labaka zinegotziak. Ur-txorroak dira, batez ere, gaztetxoentzat erakargarri: “Poztekoa da iazko nobedadea eta gero, herritarren aisi eta atsedenerako leku bilakatu dela ikustea. Gero eta jende gehiago dabil parkean, eta herritarrek bere egin duten parkea da, azaldu du.
Udako txorroak itxita, atsden eta aisialdira leku izaten jarraituko du parkeak.