Hirurentzat garrantzitsua da Alberdiren debuta Azpeitian izatea: "Profesionaletara saltoa egingo zuela jakin genuenean, Ilunperekin batera, lehen partidua Azpeitian jokatzeko ahalegina egitea adostu genuen. Eta lortu dugu", adierazi du Elduaienek. Ilunpekoentzat ere "inportantea da saltoa" herrian ematea.
Alberdi Jon Ander Albisu lagun duela, Oinatz Bengoetxea eta Alvaro Untoriaren aurka jokatuz estreinatuko da profesionaletan. Jaialdia osatzeko, berriz, goi mailako beste bi partida jokatuko dira, biak ere Lau eta Erdiko Txapelketa Nagusirako sailkatze neurketakoak: lehen partida, Iñaki Artolak eta Axier Arteagak jokatuko dute; eta bigarrena, Victor Estebanek eta Unai Lasok.
Sarrerak ohi baino merkeago
Dagoeneko 326 sarrera daude salduta, baina oraindik ere eros daitezke, 25 euroren truke. Sarrerak ohi baino merkeago jartzea erabaki da dute. Batez ere "gazteentzat-eta sarrera ordaintzeko erraztasunak eman asmoz" hartu dela neurria azaldu du Elduaienek. Sarrerak egunean bertan, lehiatilan 8:00etatik aurrera erosi ahal izango dira. Aurrez, Internetez ere eros daitezke.